Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

ARGIAK, MUSIKA, EKIN!, SUAKAIREKIN, GAZTELUGIBELEN

GAZTELUGIBELEN, 15. ZENBAKIAREN AURREAN
2021/08/02
22:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Suakaik emanen dio hasiera 2021eko Harresien Jaialdiari, ‘Argiak, Musika, Ekin!’ ikuskizunarekin, abuztuaren 2an, 22:00etatik aurrera, Gaztelugibelen, 15. zenbakiaren parean. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Zinemaren emozioa agertokira eramanda, oraingoan, zuzeneko jatorrizko soinu-bandarekin. Ikuskizunak irauten duen 70 minutuetan etenik gabeko bidaia bizitzen ahalko da zinemaren historiako soinu-bandarik garrantzitsuen eta erakargarrienetan barna. Kalitate handiko ekoizpen paregabe honek bi pasio handienetako gerturatzen die ikusleei: zinema eta soinu-bandak, formatu bakar eta originalean.

Esperientzia paregabea da, guztiz murgilgarria eta, batez ere, pertsonala. 360º-ko formatu berrian, publikoak inoiz ikusi ez duen ikus-entzunezko ikuskizun batez gozatzen ahalko du, non artistek bertaratuen artean zirkulu bat osatuko baitute. Soinu inguratzailea eta 360ko argiak protagonistak izanen dira bereziki eta, ikuskizunaren barruan, pertsona bakoitzak ikuspegi bitxiaz eta bereziaz gozatzen ahalko du, bizipen paregabe baten parte izaki.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara