Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Taillerra

ARTE BIRZIKLATUA. UNIBERTSO MUGIKORRAK (BERTAN BEHERA)

MENDILLORRIKO CIVIVOXA
2021/06/10
17.30 – 19.30
GARAZI VALLUERCA
IZEN-EMATEA / SALMENTA

2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

Kasu: Ekitaldi hau bertan behera gelditu da.

MENDILLORRIKO CIVIVOXA. EKAINA 10, OSTEGUNA. 17.30 – 19.30

Haurrendako lantegia. Garazi Valluerca

2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU

Datorren Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izanen da, jendea gure planeta babestu beharraz kontzientziatzeko.
Arnasten dugun airea, edaten dugun ura, jaten ditugun elikagaiak, Lurrean bizitza ahalbidetzen duen klima…. Hori guztia gure naturaren mendean dago. Eta, hala eta guztiz ere, oraindik ere gaizki tratatzen dugu.
Gugan barneratu behar dugu gure planeta ez dela baliabide-iturri agortezina; beraz, baliabideak zentzuz erabili beharko ditugu, murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz.
Hori dela eta, Mendillorriko Civivoxak jarduera sorta bat antolatu du Ekainaren 2tik 12ra, gure auzoko ingurumena eta naturguneak zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko, eta horretarako, oso garrantzitsuak dira gure egunerokotasunean egin ditzakegun keinu txikiak.

ARTE BIRZIKLATUA. UNIBERTSO MUGIKORRAK

Zergatik bota behar dugu materiala bigarren bizitza eman diezaiokegunean?
Mugikor artistiko bat nola sortu ikasiko dugu material birziklatua erabiliz. Koloreen eta materialen munduan sartuko gara, gure irudimena erabiliz, eta unibertso zintzilikari bat sortuta.
Animatu eta ekarri zeure material birziklatua eta emaiozu bigarren bizitza!

6-12 urte

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara