Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Antzerkia

ATZERRIAN LURRA GARRATZ, NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLAN

NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA
2021/05/05
19:00

Maiatzaren 5ean, 19: 00etan, Huts Teatroa – Artedrama konpainiak Atzerrian lurra garratz antzezlana taula gainera eramanen du Nafarroako Antzerki Eskolan, Antzerki Aroa zikloaren udaberriko programazioaren barruan. Sarrerak 8 eurotan egonen dira salgai.

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean.
Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea?
Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea?
Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?
Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.

Zuzendaria: Amancay Gaztañaga. Aktoreak: Ander Lipus eta Laura Penagos. Testua: Ander Lipus, Amancay Gaztañaga eta Laura Penagos. Idazkera laguntzailea: Miren Amuriza. Argiztapena: Arantza Flores. Teknika: Mikel Unamunzaga. Musika: Ibon Rg. Jantziak: Barbara Rasso. Eszenografia: Atx Teatroa. Argazkia: Ainhoa Resano. Ekoizpena: Iasone Parada. Banaketa: Irantzu Azpeitia.

Antzerki Aroa Iruñeko Udalak antolatzen du, Gayarre Antzokia eta Nafarroako Antzerki Eskolaren laguntzarekin.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara