Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

EGUBERRIETAKO BALLETA, LA PAMPLONESAREKIN

Abenduaren 19an, 12: 00etan, Gayarre Antzokian, La Pamplonesak, Nafarroako dantzaren artista garrantzitsuenekin batera, ‘Eguberrietako balleta’ kontzertua eskainiko du, J. Vicent Egearen zuzendaritzapean.

La Pamplonesaren udazkeneko denboraldiaren bukaera, eguberrietako jaiak iristearekin batera, beti da oso garai berezia. Gayarre antzokiko agertokia dotore jantzi eta banda eta Nafarroako dantzaririk esanguratsuenak biltzen ditu. Oraingoan, Ballet klasikorako errepertorio zabalaren hautaketa bat interpretatuko dute, trataera estetiko berritzailearekin eta nazioartean ibilitako dantzari profesionalekin. Eta, egun berezi horiei dagokien bezala, egitaraua osatuko dute jatorrizko lan bikainek eta bandarako eguberrietako moldaketek.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara