Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Haurrendako antzerkia

BERRERABIZI

MENDILLORRIKO CIVIVOXA
2021/06/12
12:00
ZIRIKA ZIRKUS
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

MENDILLORRIKO CIVIVOXA. EKAINA 12 LARUNBATA. 12:00 EUSKARAZ

Antzerki- eta zirku-ikuskizuna. Zirika Zirkus

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

JARDUERA CIVIVOX MENDILLORRIREN KANPOALDEAN EGINGO DA. EGURALDI TXARRA EGINEZ GERO, BARRURA ERAMANGO DA.

MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU

Datorren Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izanen da, jendea gure planeta babestu beharraz kontzientziatzeko.
Arnasten dugun airea, edaten dugun ura, jaten ditugun elikagaiak, Lurrean bizitza ahalbidetzen duen klima…. Hori guztia gure naturaren mendean dago. Eta, hala eta guztiz ere, oraindik ere gaizki tratatzen dugu.
Gugan barneratu behar dugu gure planeta ez dela baliabide-iturri agortezina; beraz, baliabideak zentzuz erabili beharko ditugu, murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz.
Hori dela eta, Mendillorriko Civivoxak jarduera sorta bat antolatu du Ekainaren 2tik 12ra, gure auzoko ingurumena eta naturguneak zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko, eta horretarako, oso garrantzitsuak dira gure egunerokotasunean egin ditzakegun keinu txikiak.

BERRERABIZI

“Berrerabizi taldea” oso talde esklusiboa da. Hoberenak dira Murrizten, Berrerabiltzen eta Birziklatzen. Behin batean, Konfuso Barruso topatu zuten. Konfusok ez zuen Murriztearen, Berrerabiltzearen eta Birziklapenaren garrantziaren berri. Une horretan ohartu ziren jende gehiago egonen zela munduan Konfuso bezala, eta horregatik, “Berrerabizi taldea” sortzea erabaki zuten, hau da, munduko talderik handiena.
Izan nahi al duzu gure klubeko kidea?

Ikuskizun honetan, jantzi, gauza eta eszenako material guztiak berrerabiliak eta berreginak izan dira.

4 urtetik gora, heldu batek lagunduta

Itzuli edukiaren hasierara