Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

BOWA, ZIUDADELAN

2021/08/11
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Abuztuan berriz ere eginen da Harresietako Jaialdia, astelehenetik ostiralera, abuztuaren 2tik 19ra, Ziudadelan. Abuztuaren 11n, 20:00etatik aurrera, ‘Bowa’ obraren txanda izanen da. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Bowak, nomada, errorik eta ametsik gabekoak, behin botila bat aurkitu zuen itsasertzean. Barruan mezu bat aurkitu eta zerbaitek hartzailea bilatzera bultzatu zuen. Bidea hain aberatsa zen, non ia obsesio bihurtu baitzen. Ikuskizuna pertsonaiaren hainbat egoera emozionaletatik igarotzen da, diziplina anitzeko zirkuko hizkeran babes hartuta: magia-trukuak, ustekabean sortuak, espazio horren berezitasuna indartuz. Botilen inguruko ikerketa baten garapena: manipulazioa, orekak, eta objektua desmitifikatzea, pertsonaia, eszenografia, edo laguntza-elementu bihurtuz. Aireko akrobazia, karga teknikokoa, baina modu organikoan eta koherentean egina, eta, noski, umorea eta poesia zeharkako elementu gisa.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara