Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Dantza

CARNEROS, SENDERO, EL SOMBRERERO LOCO, MARTÍN LOS ARCOS ETA HORIZON, JITO ALAI PILOTALEKUAN

JITO ALAI
2021/08/21
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA DOAN EDUKIERA BETE ARTE

Abuztuaren 21eko arratsaldean, zortzietatik aurrera, Jito Alai pilotalekuko barruti mugatura honako ikuskizun hauek helduko dira: ‘Carneros’ (Euskal Herriko Organik), ‘Sendero’ (Menorkako Lorenzo Avolio, David Novoa eta Kaori), ‘el Sombrerero Loco’ (Nafarroako Martín Los Arcos) eta, amaitzeko, ‘HORIZON’ (Errusiako Evgeni Melentiev).

CARNEROS, ORGANIKEN ESKUTIK

Carnerosek herri-kiroletako modalitate bat du oinarri: ahari-jokoa. Espezie horretako bi aleren borrokatzeko modua abiapuntu harturik  –elkarri aurre egiten diote, atzera egiten dute abiada hartzeko, burua makurtzen dute, adarrak altxatu eta borrokatzen dira–, gogoeta bat proposatzen dute zaletasun horrek sortzen duen dibertsioaren inguruan.

Dantzaren, eta, gehienetan, testuaren arteko hizkuntza moldetik abiatuta, mugimendua emozioak adierazteko modu gisa erabiltzen du. Bere sorkuntzetan paisaia ezberdinak bilatzen ditu, soinu-munduarekiko duen loturaren bidez eta, oro har, ikuspegi ironiko batetik.

SENDERO, KARANKORONEN ESKUTIK

Gertatu al zaizue norbait lehen aldiz topatzea eta dagoeneko ezaguna izateko sentsazioa edukitzea? Zuen bideak gurutzatuta egon eta berriro topo eginen balute bezala…Sendero izaki bizidunen eta horiek lotzen dituen ikusezin ororen arteko harremanean oinarritzen da.

‘Karankoron’ konpainia Menorcan jaio zen, laguntasun handi bat partekatutako adierazpen artistiko bihurtzeko asmoz. Dantza garaikidea soinu-paisaiekin uztartu nahi du, antzinako instrumentuen bidez.

“HORIZON” EVGENIE MELENTIEV

Amaieran ba al da zerbait gure zain, edo gure bidaiaren hasieran gaude? Zeintzuk izanen dira etorkizuneko gizakiak? Errutina, ekintzen ulermena eta guztiaren ezagutza duten gizakiak izanen ote dira, roboten antzekoak? Edo robotek sentitzeko ahalmena eskuratuko al dute? Non dago pertsonen eta makinen arteko aldea? Edo gizateriak oraindik ez al du ulertu denok bat garela?

EVGENIE MELENTIEV. Dantzari, interprete, irakasle eta koreografoa. “FARFOR YO” konpainiako ikaskidea da. Proiektu honen helburua dantzako inprobisazio librearen balioa handitzea da, koreografia modernoan norabide desberdinen elkarrekintzari buruz duen ikuspegia erakustea eta dantza modernoaren kulturaren ezagutza sustatzea masen artean.

Tatiana MELNIKOVA. Dantzaria, “SUSS” dantza-konpainia gaztearen interpretea, non bere sormen-tresnak berraurkitu eta berritu nahi dituen, bariazioz betetako oinarri zabal eta komun bat sortzeko hainbat lan-gaitasun bilduz. RAUL Martinez & Arthur Bernard Bazinek lehen “Maslenitsa” pieza sortu zuten.

EL SOMBRERERO LOCO, MARTÍN LOS ARCOS

Lewis Carrollen ‘Alizia lurralde harrigarrian’ eleberrian oinarritutako lana da Martin Los Arcosek aurkeztuko diguna. El Sombrerero Locon bere adimenaren edertasuna irudikatu nahi du, eromen argia eta berezia. Lana proposamen fisiko bat da, non pertsonaia honen eklektikotasuna material fisiko batean proiektatzen den, akrobazia fisikoek bere adimenaren bertikaltasuna islatzen dutelarik.

Martin Los Arcosek arte martzialak ikasi ditu: capoeira, judoa, kung-fua, Aikido eta Karv maga. 16 urterekin ballet klasikoari ekin zion eta 18 urterekin RCPD Marienma kontserbatorioan sartu zen dantza garaikideko espezialitatean. 2019an La Faktorian sartu zen eta bertan ikasketak osatu zituen. 2020an, Dinamo Danza taldean sartu zen, eta bertan interprete eta laguntzaile gisa lan egiten du.

‘Dantza zoroan’ jaialdia Iruñean izanen da berriz ere abuztuan, hiru hitzordurekin: abuztuaren 7an, 14an eta 21ean, arratsaldeko zortzietatik aurrera Jito Alai pilotalekuko barruti mugatu batean, eta edukiera mugatuaz. Guztira, hamar bat konpainiak parte hartuko dute udako ohiko hitzordu horretan; konpainiak Nafarroakoak, naziokoak eta nazioartekoak dira, eta zenbait dantzari Belgikatik, Errusiatik, Suitzatik eta Frantziatik datoz.

‘Dantza zoroan’ jaialdian eskainiko dituzten ikuskizun guztiek sarrera librea izanen dute, Jito Alai pilotalekuko barrutiaren edukiera bete arte. Barrutiko ateak larunbatero arratsaldeko 19:15ean irekiko dira, emanaldiak hasi baino 45 minutu lehenago. Atari zabalean doan eskainiko den proposamen honek bat eginen du Iruñeko Udalak uda honetarako antolatu dituen hamarnaka jarduerekin, ‘Biba Iruña bizirik!’ ekimenaren barruan, zeinak kultura planak eskainiko baititu hirian udako egun guztietan.

Jito Alai pilotalekua prestaturik dago COVID-19az babesteko ezarritako neurriak ekitaldietan bermaturik egon daitezen. Horretarako, publikoaren espazioa espresuki diseinatu da hainbat neurri aintzat hartuta, hala nola eserlekuen arteko segurtasun-distantzia, sarbideen kontrola eta bertaratutakoen harreman-datuen bilketa. Halaber, gunean hidrogel-banatzaileak egonen dira, eta derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea.

Itzuli edukiaren hasierara