Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Euskarazko jarduerak

EGILE BERRIENDAKO XXX. LITERATUR LEHIAKETAREN LIBURUAREN AURKEZPENA ETA MAHAI-INGURUA

Kondestable Civivoxak ‘EGILE BERRIENDAKO LITERATUR LEHIAKETA. 2020. Saritutako lanak’ liburuaren aurkezpena eta ondorengo mahai-ingurua hartuko ditu, maiatzaren 6an, ostegunean. Saioan saritutako kontakizunen egile batzuk arituko dira: Saioa Alkaiza, Sarai Robles eta Julio Soto. Aurkezpena: Uxue Rey. Liburua Iruñeko Udalak argitaratzen du.

Udalak argitaratutako argitalpen hau euskarazko egile berriendako XXX. literatur lehiaketatik sortu da, eta 250 aleko tirada du. Saioa Alkaiza, Julio Soto, Irati Majuelo, Iñigo Satrustegi, Sarai Robles, Juan José Pellejero eta Izaskun Igoa izan ziren narrazio eta poesia modalitateetan irabazle. Lehiaketak 2.500, 1.000 eta 500 euroko hiru sari banatzen ditu modalitate bakoitzeko. Gainera, 250 euroko aipamenak ematen ditu. Lan horiek saritutako gainerako lanekin batera sartzen dira.

Lehiaketan saritutako testuak biltzen dituen liburu hau Iruñeko Udaleko Arte Garaikideko Bildumako lanen argazki-sorta batekin ilustratuta dago, eta liburu-dendetan eta Karrikirin salgai egonen da. Aurtengo ediziorako lan hauek aukeratu dituzte:

Luis Palmero. Izenbururik gabekoa, 1996. (Pintura akrilikoa. 70 x 68 x 5,5 zm)
Anton Hurtado. Deambulando, 2019. (Pintura akrilikoa. 202 x 242 zm)
Felix Ortega. 6+1-1, 1995. (Olio-pintura. 150 x 300 x 3 zm)
José Ramón Elorza. Izenbururik gabekoa, 1992. (Olio-pintura. 200 x 200 x 2 zm)
Felix Ortega. 25 figuras irregulares, 2000. (Olio-pintura. 200 x 200 x 3 zm).

Itzuli edukiaren hasierara