Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

BEATRIZ POMÉS-EN KONTZERTUA

Urriak 17, 12:00. Kondestable Civivoxa. Pablo Sarasate Museoaren Aretoa.

Nafar sustapena

Pablo Sarasateren matinéeak erakusketa ederra izan ziren une hartako nafar talentu nabarmenentzat, interpreteak nahiz konpositoreak sustatuta. Programa honek lekukoa hartu dio musikari iruindarrari, garai hartako eta egungo nafar artisten lanek osatutako errezitaldia eskaintzeko. Horrela, Pablo Sarasateren beraren lanez gain, gure lurraldeko beste musikagile batzuen piezak entzunen ditugu: Joaquín Gaztambide, Joaquín Larregla edo Koldo Pastor.

Beatriz Pomés, flauta.

Doan, aurrez izena emanda

Itzuli edukiaren hasierara