Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

CREATURA, LAPSO PRODUCCIONES ETA MALABARTEN ESKUTIK, ZIUDADELAN

2021/08/06
22:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Abuztuan berriz ere eginen da Harresietako Jaialdia, astelehenetik ostiralera, abuztuaren 2tik 19ra, Ziudadelan. Abuztuaren 6an, 22:00etatik aurrera, ‘Creatura’ obraren txanda izanen da, Lapso Producciones eta Malabart konpainien eskutik. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Creatura musika, poesia eta zirkua da. Hitzaren fantasia eta are zailagoaren errealitatea. Ikuskizunak bide ematen du zirkua Pepe Viyuelak idatzitako Bestiario del Circon inspiratutako ikuspegi poetiko batetik ikusteko. Creaturan arteak eta ahaztu ezin den arte klasikoaren inguruko gaur egungo proposamena uztartzen dira. Zirku klasikoari egindako omenaldia ikuspegi poetiko eta musikal batetik. Zirkua izaki nomada, ibiltari gisa, bidaiatzeari eta biziberritzeari utzi ezin diona hala espazioan nola denboran, tradizioa eta abangoardia, memoria eta irudimena batuz.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara