Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

EL CAZADOR, MIGTHY JAMBOREN ESKUTIK, ZIUDADELAN

2021/08/16
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Abuztuan berriz ere eginen da Harresietako Jaialdia, astelehenetik ostiralera, abuztuaren 2tik 19ra, Ziudadelan. Abuztuaren 16an, 20:00etatik aurrera, ‘El Cazador’ obraren txanda izanen da, Mighty Jambo konpainiaren eskutik. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Mighty Jambo Trustek “El Cazador” aurkeztuko digu, Kenyako Maasaien txabola-auzoetara eramaten gaituen ikuskizuna. Zein egokiago kenyar horiek baino beren historia kontatzeko. Ikuskizunak ehiztarien pasadizoak kontatzen dizkigu lehoinabarraren kontrako borrokan, izan ere, arriskuan jartzen du haien biziraupena ganadua jaten saiatzen denean. Indarrez beteriko ikuskizuna, ezberdina, urruneko kultura eta tradizioak erakusten dizkiguna, bere benetako jauzi tribalen eta jantzien bidez. 2021eko bira berri honetan, “El Cazador” obra aire berritzaileekin, saio berri batzuekin eta fitxaketa berriekin dator berriz ere, Kenyako Mighty Jamboko eskolako beste artista batzuei Espainiako biraren esperientzia bizitzeko aukera emanez.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara