Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

LE SKYLAB

Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako
genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako
erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.

Zineforuma. Ziklo-koordinatzailea: María Castejón. Helduendako. Doan. Aurrez izena emanda. Sanduzelaiko Civivoxa. Maiatzak 11. 18:00etan. Le Skylab.

EL SKYLAB (LE SKYLAB)

Julie Delphy. Frantzia 2011. 91′. Komedia familiarra 1979ko uztaila.

Familia guztia elkartu da amatxiren urtebetetzea ospatzeko; tartean, Albertin, hamar urteko haurra. Filmak familia bateko hiru belaunaldiren istorioa kontatzen digu, eta izenburua Nasaren espazio-estazio batetik heldu zaio. Ustekabeko lurreratze bat egin behar izan zuen Lurrean, eta horrek sekulako izua eragin zuen Albertineren amarengan, beldur baitzen ez ote zen Frantziako mendebaldeko kostaldean eroriko. Malenkoniatik ihes eginik, filmak familia barneko istorioak ekartzen ditu gogora, samurtasunez eta umore beltzez beterik. Aukera ederra da gure haurtzaroko udez oroitzeko eta, era berean, hondartzaz eta igerilekuz betetako etorkizun hurbilez pentsatzeko

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara