Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Euskarazko jarduerak

ENERITZ FURYAK: EMADAN

2021/06/03
19:30
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera libre, lekuak bete arte.

Programa

Emadan da Eneritz Furyak abeslariaren azken lanaren izenburua. Ekainaren 3an zuzenean entzuteko beta izanen dugu, Erraldoien Txokoan (Descalzos karrika), arratsaldeko 7,30etan. Iruñeko Udalak antolatutako Kantu eta Hitza zikloaren barruan izanen da.

Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak.

Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala da Eneritz Furyakena. Emadan lan berria aurkezteko gitarran eta ahotsean oinarritutako bere ohiko zuzenekoarekin datorkigu, baita pedalez jotako sintetizadorez lagunduta. Harekin berreraikitzen ditu Eneritzek kantuak osatzen dituzten testura elektronikoak zuzenean. Emadan izeneko bere lan berriak folk, pop edo postrocka elementu garaikideekin uztartu daitezkeela erakusten du, euskarazko kantuari beste ikuspuntu bat emanaz.

KASU: Euri arriskua dela kausa, kontzertua Erraldoien Txokoan izanen da, Descalzos karrikan.

BIDEOA: ENERITZ FURYAK, EMADAN

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara