Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

ENERO

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/05/21
19:00
IONE ATENEA
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

KONDESTABLE CIVIVOXA. MAIATZA 21, OSTIRALA. 19:00.

Zine-foruma. Femkultur. Ione Atenea.

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

FEMKULTUR

Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira.
Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emanen dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musikaproposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.
Jaialdiak munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionalean ere.

ENERO
>
Zine-foruma

Ione Atenea; 2019; 69’

Zahartzaroaren erretratu intimo bat da laurogeitaka urteko bi emakumeren istorioen bidez, hots, zinegilearen amonak dira, eta haien egunerokotasuneko eginkizunetan eta eguneroko errituetan jarraikiko gatzaizkie. Zahartzen ari diren gorputzen keinuen eta materialtasunaren berri emanen digute kamerek; zinegilearen ahotsak, berriz, galderak eginen dizkie kameraren atzealdetik bizitzaz, denboraren joanaz eta heriotzaz; hain zuzen, heriotzaren hurbiltasunak blaiturik dago filma.
Biek ere adinari ohi dagozkion ajeak dituzte gorputzean eta, gerraondoko balio katolikoetan hezitako belaunaldikoak izanik ere, haien espiritualtasuna erlijioaz harata doa. Zinegilea haien bidelaguna izanen da sustraietara eginen duten bi bidaiatan: bat, Galiziako kostaldeko itsasora, handik emigratu baitzuen Manolitak duela berrogei urte baino gehiago, eta han ere ditu “bere hildakoak”; bestea, berriz, Nafarroako Lerga herri txikira, han jaio baitzen Maria Jesús, eta hara itzuliko da hiltzen denean. Sua, itsasoa eta lurra dira protagonisten beldurrak, desioak, oroitzapenak eta dolua hartzen dituzten elementuak.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara