Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

ERRALDOIEN DANTZA

2021/07/03 - 2021/09/04
10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 18:30, 19:30 eta 20:30

‘Erraldoien dantza’-ren saiotarako sarrera guztiak agortuta, ikuskizuna irailaren 4an errepikatuko da azkenengoz. Egun honetan, orotara, ‘Erraldoien dantza’ ikuskizunaren zazpi emanaldi eskainiko dira, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan, goizez, eta 18:30, 19:30 eta 20:30ean, arratsaldez. Emanaldi hauetarako gonbidapenak, 5600 guztira, abuztuaren 20an agortu ziren

Bigarren urtez jarraian, pandemiaren ondorioak direla kausa, Iruñeko Udalaren erraldoi eta buruhandiak ezin izanen dira hiriko karriketan barna ibili uztailaren 6tik 14ra bitarteko ohiko hitzorduan. Halarik ere, Udalak gehitu nahi izan du Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren presentzia Biba Iruña bizirik! ekimenaren programazioan, ‘Erraldoien dantza‘ izeneko dantza tradizionaleko ikuskizun baten bidez. Guztira, 18 emanaldi izanen dira, udako lau egunetan zehar (uztailak 3, uztailak 4, uztailak 28 eta irailak 4), eta ikuskizunak 20 minutu inguru iraunen du. Bertaratzen diren guztiek, edozein adin edukita ere, gonbidapena eraman beharko dute. Adingabeek beti heldu batez lagunduta etorri beharko dute.

‘Erraldoien dantza’-n pakete misteriotsu bat iritsi da Xabierren eskuetara. Aitonak bidali dio, irudi bitxi batzuk eta gutun bat erantsita. Gutunean, Xabierren aitonak konpartsari lotutako bizipenak eta esperientziak kontatzen dizkio bilobari. Oholtza gainean, dantza koloretsuak ikusita, Xabierrek bere eginen du Iruñeko Udalaren Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak sortzen duen ilusioa.

Nobedade gisa, Iruñerriko Mankomunitateak Uraren Taberna jarriko du Ziudadelan, eta bertan ikusleak urez hornitu ahal izango dira. Ahalik eta hondakin gutxien sortzeko, bertaratutakoei beren ontziak eramatea gomendatzen zaie.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara