Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

ESENCIAL, VAIVÉN CIRCOREN ESKUTIK, ZIUDADELAN

2021/08/19
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Abuztuan berriz ere eginen da Harresietako Jaialdia, astelehenetik ostiralera, abuztuaren 2tik 19ra, Ziudadelan. Abuztuaren 19an, 20:00etatik aurrera, ‘Esencial’ obraren txanda izanen da, Vaivén Circo konpainiaren eskutik, eta zikloari amaiera emanen dio. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Esencial ikuskizunak trantsizioei buruz hitz egiten du. Jolastu eta amets egiten duten bost pertsonaia, abenturaz betetako bidaia ezkutuko lekuetara, non garantzitsuena bide errazena hautatzea izanen baita. Vaivén Circoren ikuskizun berri hau Waldorfen Ortzadarrean inspiratutako taularatzearen bidez aurkeztuko da. Ortzadarra zutabeek eta arkuek osatutako jostailua da, eta horiek eszenografia ikusgarria sortzen dute. Aldakorra eta birsortzeko gai den arkitekturaren aurrean gaude, gizakiak berak bere aurrerapena bilatzean egiten duen bezala. Poesiaren ukituak dituen eszenografia, orekarekin lan egiteko giro magikoa sortzeko egokia, kaosetik harmoniara segundo batzuetan igarotzea eragin dezakeen desberdintasun sotilekin.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara