Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE. TXINA. DESHUMANIZAZIOAREN ANATOMIA

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/05/06
19:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Gratuito. Con inscripción previa en www.pamplonaescultura.es, en el teléfono 010 o de forma presencial en los centros Civivox.

Ikusi liburuxka

KONDESTABLE CIVIVOXA. MAIATZA 6 OSTEGUNA. 19:00

Zine. Filmmaking for Social Change

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

2021ean, Filmmaking for Social Changek bere hirugarren edizioari ekin dio, zinemaldi ez-lehiakor honek proposatutako gaietan sakontzen jarraitzeko asmoz. Gogoratuko dugu zinemaldi desberdina eta independentea dela edozein joerarekiko. Mikel Belascoain artista nafarraren eta Patrick Hazard antropologo ingeles eta Londresko zinema dokumentalaren jaialdiko zuzendariaren arteko lankidetzatik sortua da. Bi-biek proposatutako egitarauak begirada kritikoa lantzera gonbidatzen dute ikuslea, elkarrizketa, jarrera guztiekiko errespetua eta zinemaren bidezko hausnarketa sustatuta.

Zinemaldiak urtero gai desberdin bati heltzen dio. Lehen bi edizioak haurtzaroari eta migrazioei buruzkoak izan ziren, eta 2020an, berriz, gizakiek Lurrarekin duten harremanari begiratu zitzaion. Oraingoan, populismoa izanen da programazio zinematografiko eta artistikoari zentzua emanen dion zeharkako gaia.
Une historikoa bizi dugu eta aldaketak ia egunero agertzen dira. Gizakiak aurrekaririk gabeko eraldaketa-prozesua bizi du historiaren azken 50 urteetan. Pandemiak azkartu egin ditu aldaketak eta distortsio ugari sortu ditu, aurreko garapen batetik heldu direnak. Informazioak ikaragarri aldatzen dira egungo munduan, hau da, egia, informazioa edota gisako balioak eta kontzeptuak arriskuan jartzen dituen munduan.
“Egia-ostea” eta “egia” elkarrekin bizi dira dagoenekoz, eta errealitate beraren bi aldeak dira. Egoera horretan, populismoak eta muturreko joerak indartu egiten dira, beste gizaki batzuekiko desilusioa eta gorrotoa oinarri dituen giroan. Pandemiak, urruntze sozialak eta kutsatzearen gaineko beldurrak horrelako prozesuak azkartu egiten dituzte. Adierazpen populistak egiten dira mundu osoan, eta bakoitzak, gainera, bere ideologia dauka. Filmmaking for Social Changek arreta jarri du gai horretan, eta gai horretara hurbiltzeko aukera ematen digu zinemaren, artearen eta hitzaren bidez, pertsonen arteko elkar aditzearen funtsa den aldetik.

TXINA. DESHUMANIZAZIOAREN ANATOMIA

Toni Navarro Bartzelonako Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendaria izanen dugu gurekin, eta Txinan murgilduko gara, Filmmaking jardunaldi honetarako aukeratutako gaian. Hizlariak giza eskubideak 2000n zertan diren azaldu eta “Coronation” Ai WeiWei artista txinatar disidentearen azken dokumentala aurkeztuko du. Lan horrek erabateko gaurkotasuna du, Wuhanen filmatu baitzen konfinamenduan zehar. Iruñea izanen da, Bartzelonaren atzetik, artista txinatarraren dokumentala emanen duen bigarren herria.


Coronation

Ai Weiwei; 2020. 115 ‘ (VOS)
2019ko abenduaren 1ean covid-19 sintomak zituen lehen gaixoa identifikatu zuten Wuhanen. Txinako funtzionarioek behin eta berriz ukatu zuten pertsonen artean kutsa zitekeenik, gaixo diagnostikatuen kopurua ezkutatu zuten eta medikuak zigortu zituzten epidemiari buruzko informazioa emateagatik. 2020ko urtarrilaren 23an, Wuhan hiri osoa itxi zuten. Filmazioa Wuhanen bizi diren herritar arruntek egin zuten. Filmak Txinako estatu-kontrolaren alderdi politikoa aztertu du, Wuhan itxi zuten lehen egunetik azken egunera arte. Filmak birusa kontrolatzeko estatuaren erantzun militarizatua erregistratu du, erantzun basati eta eraginkorra.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara