Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE: ABANGOARDIA SOZIALEKO ZINEMATOGRAFIA NAFARROAN

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/05/03
18:30
Solasaldia eta eztabaida Miguel Goñi, Maddi Barber eta Iker Esteribarlandarekin. Moderatzailea: Mikel Beláscoain.
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

KONDESTABLE CIVIVOXA. MAIATZA 3, ASTELEHENA. 18:30-21:30

Zine. Filmmaking for Social Change

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE

2021ean, Filmmaking for Social Changek bere hirugarren edizioari ekin dio, zinemaldi ez-lehiakor honek proposatutako gaietan sakontzen jarraitzeko asmoz. Gogoratuko dugu zinemaldi desberdina eta independentea dela edozein joerarekiko. Mikel Belascoain artista nafarraren eta Patrick Hazard antropologo ingeles eta Londresko zinema dokumentalaren jaialdiko zuzendariaren arteko lankidetzatik sortua da. Bi-biek proposatutako egitarauak begirada kritikoa lantzera gonbidatzen dute ikuslea, elkarrizketa, jarrera guztiekiko errespetua eta zinemaren bidezko hausnarketa sustatuta.

Zinemaldiak urtero gai desberdin bati heltzen dio. Lehen bi edizioak haurtzaroari eta migrazioei buruzkoak izan ziren, eta 2020an, berriz, gizakiek Lurrarekin duten harremanari begiratu zitzaion. Oraingoan, populismoa izanen da programazio zinematografiko eta artistikoari zentzua emanen dion zeharkako gaia.
Une historikoa bizi dugu eta aldaketak ia egunero agertzen dira. Gizakiak aurrekaririk gabeko eraldaketa-prozesua bizi du historiaren azken 50 urteetan. Pandemiak azkartu egin ditu aldaketak eta distortsio ugari sortu ditu, aurreko garapen batetik heldu direnak. Informazioak ikaragarri aldatzen dira egungo munduan, hau da, egia, informazioa edota gisako balioak eta kontzeptuak arriskuan jartzen dituen munduan.
“Egia-ostea” eta “egia” elkarrekin bizi dira dagoenekoz, eta errealitate beraren bi aldeak dira. Egoera horretan, populismoak eta muturreko joerak indartu egiten dira, beste gizaki batzuekiko desilusioa eta gorrotoa oinarri dituen giroan. Pandemiak, urruntze sozialak eta kutsatzearen gaineko beldurrak horrelako prozesuak azkartu egiten dituzte. Adierazpen populistak egiten dira mundu osoan, eta bakoitzak, gainera, bere ideologia dauka. Filmmaking for Social Changek arreta jarri du gai horretan, eta gai horretara hurbiltzeko aukera ematen digu zinemaren, artearen eta hitzaren bidez, pertsonen arteko elkar aditzearen funtsa den aldetik.

ABANGOARDIA SOZIALEKO ZINEMATOGRAFIA NAFARROAN
>
Jaialdiko lehen egunak Nafarroako talentu zinematografikoa du ardatz, Filmaking for Social Changeren ohiko bereizgarria izan dena. Helburua da nafarrek ondutako zine konprometitu bat dagoela aitortu, babestu eta sustatzea, pertsona arrunten istorioak kontatzeko eta publikoari abentura bat erakusteko, zinemagileek askatasun-ariketa batean egindakoak eta publikoarengana iristeko borondatea dutenak.

Luna Menguante
>
Miguel Goñi Aguinaga; 2021; 18’.

Filmmaking for Social Change jaialdian estreinatua. Ilbehera ezkutatzen da, 2019ko abenduaren 12a da. Familia bat dago prest egunari aurre egiteko. Animalia bat hilko dute baina hori baino askoz ere gehiago da. Tradizioa, natura, familia, amatasuna, ondarea. Miguel Goñik opari gisa ulertzen du dokumental hau, eta belaunaldi aunitzetako familia-tradizioaren dokumentu fidela da, aspaldiko lan horren inguruko eztabaida zabaldu duena.

Gorria
>
Maddi Barber 2020. 22‘

Erraiak, artalde bat, udaberri bat. Usoen eta abestien harrokeria, ahoa itxita. Putreak, hezurrak, loreak eta esku asko. Jaten ematen duten eskuak, jezten, laztantzen, mozten, filmatzen duten eskuak, hiltzen dituzten eskuak. Beste espezie batzuen erabileraren inguruko zalantzak eta kontraesanak dituzten eskuak.

Before I die
>
Iker Esteibarlanda. 2020. 14´.

Victoria aintzirako uharte txiki batean, Kenyan, arrantzaleek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Bitartean, emakumeak eta neskatoak isiltasunaren zama soin gainean hartzera behartuta daude. Haurtzaroko oroitzapenetara egindako bidaia intimoan, neska gazte batek bere istorioa kontatzea erabakiko du, bere zamatik askatu eta itxaropenerako bidea aurkitzeko.

Beneath the trees
>
Iker Esteibarlanda; 2014; 14’.

Irlandan istorioak kontatzea antzinako ahozko tradizio batetik heldu da: legeak eta tabuak, epika heroikoak, jakinduria ipuinak eta mito kulturalak belaunaldiz belaunaldi kontatzea. Istorioen kontalariaren dohainak mundu ezberdinetara eramaten du entzulea, hitz mintzatuaren boterearen bidez. Hala ere, istorioak kontatzeko arte herrikoia borrokan ari da bizirik mantentzeko, entretenimendu, heziketa eta irakaskpide moral gisa. Filmak antzinako tradizio horren funtsa ezagutu nahi du.

Solasaldia eta eztabaida Miguel Goñi, Maddi Barber eta Iker Esteribarlandarekin. Moderatzailea: Mikel Beláscoain.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara