Pamplonaescultura / Iruñakulturada

JAIALDIA

FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE. POPULISMOA. LONDON INTERNATIONAL DOCUMENTARY FESTIVAL (LIDF)

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/05/05
18:30
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

KONDESTABLE CIVIVOXA. MAIATZA 5 ASTEAZKENA. 18:30-21:30

Zine. Filmmaking for Social Change

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

2021ean, Filmmaking for Social Changek bere hirugarren edizioari ekin dio, zinemaldi ez-lehiakor honek proposatutako gaietan sakontzen jarraitzeko asmoz. Gogoratuko dugu zinemaldi desberdina eta independentea dela edozein joerarekiko. Mikel Belascoain artista nafarraren eta Patrick Hazard antropologo ingeles eta Londresko zinema dokumentalaren jaialdiko zuzendariaren arteko lankidetzatik sortua da. Bi-biek proposatutako egitarauak begirada kritikoa lantzera gonbidatzen dute ikuslea, elkarrizketa, jarrera guztiekiko errespetua eta zinemaren bidezko hausnarketa sustatuta.

Zinemaldiak urtero gai desberdin bati heltzen dio. Lehen bi edizioak haurtzaroari eta migrazioei buruzkoak izan ziren, eta 2020an, berriz, gizakiek Lurrarekin duten harremanari begiratu zitzaion. Oraingoan, populismoa izanen da programazio zinematografiko eta artistikoari zentzua emanen dion zeharkako gaia.
Une historikoa bizi dugu eta aldaketak ia egunero agertzen dira. Gizakiak aurrekaririk gabeko eraldaketa-prozesua bizi du historiaren azken 50 urteetan. Pandemiak azkartu egin ditu aldaketak eta distortsio ugari sortu ditu, aurreko garapen batetik heldu direnak. Informazioak ikaragarri aldatzen dira egungo munduan, hau da, egia, informazioa edota gisako balioak eta kontzeptuak arriskuan jartzen dituen munduan.
“Egia-ostea” eta “egia” elkarrekin bizi dira dagoenekoz, eta errealitate beraren bi aldeak dira. Egoera horretan, populismoak eta muturreko joerak indartu egiten dira, beste gizaki batzuekiko desilusioa eta gorrotoa oinarri dituen giroan. Pandemiak, urruntze sozialak eta kutsatzearen gaineko beldurrak horrelako prozesuak azkartu egiten dituzte. Adierazpen populistak egiten dira mundu osoan, eta bakoitzak, gainera, bere ideologia dauka. Filmmaking for Social Changek arreta jarri du gai horretan, eta gai horretara hurbiltzeko aukera ematen digu zinemaren, artearen eta hitzaren bidez, pertsonen arteko elkar aditzearen funtsa den aldetik.

POPULISMOA. LONDON INTERNATIONAL DOCUMENTARY FESTIVAL (LIDF)

Jardunaldia bi saiotan antolatu da. Lehenengoan, Patrick Hazard antropologoak dinamizaturik, Londresko Zinema Dokumentalaren 2020ko Jaialdiko dokumental irabazlea aurkeztuko da. Bigarrenean, jaialdiaren gaian barneratuko gara, Espainian lehen aldiz erakutsiko den Austriako film luze baten bidez. Horrez gain, Patrick Hazardek aztertuko du zer-nolako eragina izan duen populismoak Erresuma Batuko kulturan, Brexit-aren ondoren.


When Mom is Gone

Zeynep Kececyler; 2020; 28’ (VOS)
Londresko Zinema Dokumentalaren Jaialdiko dokumental laburrik onenarendako saria irabazi zuen.

The Border Fence – Die bauliche Maßnahme –Mugaldeko horma.

Nikolaus Geyrhalter; 2018; 112 ‘ (VOS)
Filmmaking for Social Changeren edizio honetako zeharkako gaia maisutasunez landu duen film austriarra da. 2016ko udaberrian, Brennerko Pasabidean (Alpeetako muga), Austriako gobernuak mugako hesi bat eraikiko zuela iragarri zuen. Argudioa da, Balkanetako ibilbidea itxi izanaren ondorioz, Italiarantz doazen errefuxiatuen ibilbidearen aldaketa espero dutela. Bertakoak harresia eraikitzearen beldur dira, bai eta atzerritarren etorreraren beldur ere. Bi urte geroago, hesia oraindik edukiontzi batean bilduta dago, errefuxiatuen oldea ez baitzen inoiz gertatu. Filma enpatiaz garatua dago, solasaldi luzeen bidez dela polizia-ofizialekin eta bertako jendearekin, dela txangozaleekin eta nekazariekin, dela ostalariekin eta bidesarien kobratzaileekin. Oso espazio txikian, denetariko jarrera politiko indibidualak adierazten dituzten ahotsak sortzen dira, erabateko aniztasunean, Europari eragiten dion eta populismoaren errealitatea eta konplexutasuna laburbiltzen dituen gai bati buruz.

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Itzuli edukiaren hasierara