Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE: POPULISMOAK. ESPAINIA ETA BRASIL

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/05/04
18:30
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

KONDESTABLE CIVIVOXA. MAIATZA 4, ASTEARTEA. 18:30-21:30

Zine. Filmmaking for Social Change

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE

2021ean, Filmmaking for Social Changek bere hirugarren edizioari ekin dio, zinemaldi ez-lehiakor honek proposatutako gaietan sakontzen jarraitzeko asmoz. Gogoratuko dugu zinemaldi desberdina eta independentea dela edozein joerarekiko. Mikel Belascoain artista nafarraren eta Patrick Hazard antropologo ingeles eta Londresko zinema dokumentalaren jaialdiko zuzendariaren arteko lankidetzatik sortua da. Bi-biek proposatutako egitarauak begirada kritikoa lantzera gonbidatzen dute ikuslea, elkarrizketa, jarrera guztiekiko errespetua eta zinemaren bidezko hausnarketa sustatuta.

Zinemaldiak urtero gai desberdin bati heltzen dio. Lehen bi edizioak haurtzaroari eta migrazioei buruzkoak izan ziren, eta 2020an, berriz, gizakiek Lurrarekin duten harremanari begiratu zitzaion. Oraingoan, populismoa izanen da programazio zinematografiko eta artistikoari zentzua emanen dion zeharkako gaia.
Une historikoa bizi dugu eta aldaketak ia egunero agertzen dira. Gizakiak aurrekaririk gabeko eraldaketa-prozesua bizi du historiaren azken 50 urteetan. Pandemiak azkartu egin ditu aldaketak eta distortsio ugari sortu ditu, aurreko garapen batetik heldu direnak. Informazioak ikaragarri aldatzen dira egungo munduan, hau da, egia, informazioa edota gisako balioak eta kontzeptuak arriskuan jartzen dituen munduan.
“Egia-ostea” eta “egia” elkarrekin bizi dira dagoenekoz, eta errealitate beraren bi aldeak dira. Egoera horretan, populismoak eta muturreko joerak indartu egiten dira, beste gizaki batzuekiko desilusioa eta gorrotoa oinarri dituen giroan. Pandemiak, urruntze sozialak eta kutsatzearen gaineko beldurrak horrelako prozesuak azkartu egiten dituzte. Adierazpen populistak egiten dira mundu osoan, eta bakoitzak, gainera, bere ideologia dauka. Filmmaking for Social Changek arreta jarri du gai horretan, eta gai horretara hurbiltzeko aukera ematen digu zinemaren, artearen eta hitzaren bidez, pertsonen arteko elkar aditzearen funtsa den aldetik.

POPULISMOAK. ESPAINIA ETA BRASIL
>
Jaialdiaren bigarren egunak edizio honetako gai nagusian murgiltzeko aukera emanen digu. Horretarako, populismoari buruzko proiektu nazional garrantzitsuenetako bi aurkeztuko dira, izaera eta bokazio kritiko bereizgarriak dituztenak, ohiko dinamika zinematografikoetatik kanpo daudenak, eta populismoaren oinarri eta sustraiak maisutasunez erakusten dituztena, non eta Brasil eta Espainia bezalako bi herrialde hain
ezberdinetan.

Brasil Secuestrado – Brasil Hijacked
>
Isabel Ferreira y Eduardo Bonito; 2020; 60’

Brasil Secuestrado Brasilgo demokraziaren bahiketari buruzko hitzaldi performatiboen programa bat da eta herrialdeko kulturgintzari kalte larria eragiten ari zaiona. Ekimen honek eztabaida-testuinguruak sortu nahi ditu, eta aldi berean, Ricardo Marinelli, Zahy Guajajara, Alice Ripoll. Cia REC, Calixto Neto, Wellington Gadelha eta beste hainbat artista brasildarren lanen ekoizpena eta hedapena babestu nahi ditu.

Después de las ocho
>
Carlos Juan Martínez; 2020; 50’

Bruna eta L ‘Observatori DESC ekoiztetxearen dokumentala da, Almeriako El Ejido herrian 2000. urtean izaniko gertaerak abiapuntu hartuta. Lanak ohartarazi nahi du Europako iparraldera barazkiak esportatzeko landa-eremuko eskulan migratzailea ustiatzeko sistema finkatu egin dela Espainian, eta horrek arraza-tentsio berberak sortu ditu, eskuin muturrak hazteko baliatutakoak. Film bikaina da. Ondoren, zuzendariarekin solasaldia izanen dugu.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara