Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Hitzaldia

FRANCESCO CARERI

Ostegunero, Periferia Birpentsatu erakusketa indarrean dagoen bitartean, gogoeta eta pentsamendurako gune batek osatuko du egitaraua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak eta Iruñeko Udalak lagundutako hitzaldi sorta batekin. Ekainaren 10ean Francesco Careri arkitektoak hartuko du hitzaldien lekukoa, 19:00etan, Ziudadelan.

Hizlaria: Francesco Careri; Moderatzailea: Asier Santas

Laburpena: Francesco Careri (1966) arkitektoa da eta irakasle elkartua, Roma Tre Unibertsitateko Arkitektura Sailean. 1995. urtean, beste batzuekin batera, arte hiritarreko Stalker laborategia/Behatoki Nomada sortu zuen, eta arte publikoko ekintzei heldu zien hiri informalean, biztanleek egindako mikroeraldaketak zein autoleheneratze- eta autoeraikitze-proiektuak aztertzeko.  2006. urteaz geroztik, Arkitektura-diseinuko Laborategiko eta Arte Zibikoei buruzko ikastaroko irakaslea da Fakultate berean. Ikastaroa guztiz peripatetikoa da, hiri-fenomeno agertu berrietan bertan ibili eta elkar eragitekoa. 2011tik master-zuzendaria da Roma Tre Unibertsitateko Arte, Arkitektura eta Hiria ikasgaian. Hona argitaratutako lanik garrantzitsuenak: Constant. New Babylon, una città nómade (2001), Walkscapes. El andar como práctica estética (2002) eta Pasear, detenerse (2016).

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara