Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

III. FUSIOA: OROIPENAK ETA TESTURAK

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/09/11
20:00
OMICRON XXI
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

KONDESTABLE CIVIVOXA. IRAILA 11, LARUNBATA. 20:00

MUSIKA. III. FUSIOA: OROIPENAK ETA TESTURAK. OMICRON XXI.

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

NAK’21. FUSIOA

NAFARROAKO MUSIKA GARAIKIDEAREN JAIALDIA.

NAK 2021ek FUSIOA proposatu du ardatz eta, horrekin bat, hainbat proposamen aurkeztu ditu abangoardiako musika berriaren inguruan ikertzeko eta esperimentatzeko. Azken buruan, abangoardiako musika euskarritako erabiliko da, fusio nahiz hibridazio musikal garaikide berriak osatzeko.
Aurreko edizioetan bezala, aurtengo programazioan lantegiak, arte-topaketak eta dibulgaziozko kontzertu inklusiboak eta partehartzaileak antolatu dira; haietako batzuk lan berriak dira, abangoardiako musikaren inguruko ikerketa, sorkuntza eta interpretazioa sustatzeko.

III. FUSIOA: OROIPENAK ETA TESTURAK
>
Obragileak: A. Cano, M. Hirano, C. Czernowin, A. Fuentes, L. Berio, I. Bádalo, F. Laguna, J. Castro eta D. Pérez Custodio.

Pilar Rius Fortea gitarristaren eta Elisa Urrestarazu saxofonistaren proiektu berria (OMICRON XXI) gitarraren (elektrikoa eta klasikoa) eta hainbat saxofoiren arteko fusio instrumentala esperimentatzeko borondatearekin sortu da; horrela, konbinazio berri aunitz eta aunitz sortu dituzte, bai tinbreetan bai testuretan.
Kontzertuan emanen diren lanek lan programatikoetako elementu iradokitzaileak izanen dituzte ikergai, bai eta soinu-hotsa dualtasunari buruzko testurak ere, non, interferentziek eta eszenako mugimenduak notazio idatziak hainbateko garrantzia duten.
Errepertorio hau osatzen duten lau konposizio berariaz sortu dira talde berri honetarako eta erabateko estreinaldia izanen dira NAK jaialdirako.

OMICRON XXI: PILAR RIUS FORTEA (GITARRAK) ETA ELISA URRESTARAZU (SAXOFOIAK)

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara