Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

IV. FUSIOA: MIKROTONALISMOA ETA JAZZA

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/09/17
20:00
IÑAKI ALBERDI TRÍO
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

KONDESTABLE CIVIVOXA. IRAILA 17, OSTIRALA. 20:00

MUSIKA. IV. FUSIOA: MIKROTONALISMOA ETA JAZZA. IÑAKI ALBERDI TRÍO

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

NAK ’21. FUSIÓN

NAFARROAKO MUSIKA GARAIKIDEAREN JAIALDIA.

NAK 2021ek FUSIOA proposatu du ardatz eta, horrekin bat, hainbat proposamen aurkeztu ditu abangoardiako musika berriaren inguruan ikertzeko eta esperimentatzeko. Azken buruan, abangoardiako musika euskarritako erabiliko da, fusio nahiz hibridazio musikal garaikide berriak osatzeko.
Aurreko edizioetan bezala, aurtengo programazioan lantegiak, arte-topaketak eta dibulgaziozko kontzertu inklusiboak eta partehartzaileak antolatu dira; haietako batzuk lan berriak dira, abangoardiako musikaren inguruko ikerketa, sorkuntza eta interpretazioa sustatzeko.

IV. FUSIOA: MIKROTONALISMOA ETA JAZZA
>
Obragileak: S. Sciarrino, M. Scheneider, J. Cage, H. Chong, J. Zorn.

Kontzertu honen egitaraua Iñaki Alberdiren errepertorioko sei piezaren inguruan egituratu da. Seiak ere akordeoi tenperatu eta mikrotonalerako dira. Iñaki Gonzalo Tejada kontrabaxu-jotzailearekin eta Mikel Andueza saxofonistarekin batera emanen ditu. Musika garaikide partituradunaren eta jazz kontzertu baten arteko hibridoa da, hein handi batean inprobisazioan oinarritua.
Bi ildo estetiko eta musikalek abiapuntu komun bat izan zuten XX. mendearen hasieran, eta biak ere era paraleloan garatu dira erabat ezberdinak diren testuinguru sozialetan eta kultur eszenetan, XX. eta XXI. mendeetan. Proiektuak jazz-klubera hurbildu nahi du abangoardiako musika, eta jazzaren inprobisazioa eta metodologia hurbildu ere kontzertu-aretora, alegiazko espazio sinboliko komun bat aurkitzeko.

IÑAKI ALBERDI TRÍO: MIKEL ANDUEZA (SAXOA), GONZALO TEJADA (KONTRABAXUA) ETA IÑAKI ALBERDI (AKORDEOIA).

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara