Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Antzerkia

GATA(S)

ITURRAMAKO CIVIVOXA
2021/05/22
19:30
PALOMA RODERA
IZEN-EMATEA / SALMENTA

3 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

ITURRAMAKO CIVIVOXA. MAIATZA 22, LARUNBATA. 19:30.

Antzerkia. Femkultur. Paloma Rodera

3 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

FEMKULTUR

Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira.
Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emanen dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musikaproposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.
Jaialdiak munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionalean ere.

GATA(S)
>
Antzerkia.

Martxoaren 8ko manifestazio bat. Manuela, Isabel eta Clara. Hiru emakume. Bizitza ulertzeko hiru modu. Hiruek ere beren kezkak azalduko dizkigute feminismoaz, honek gizartean duen eginkizunaz eta lan munduan duen posizioaz, bai eta amatasunaz, adiskidantzaz edota maitasunaz ere. Gata(s) antzezlanak emakumeei buruzko hausnarketa eragiten digu, bai eta emetasunak gure gizarte garaikideetan duen eginkizunaz ere. Pertsonaien bidez, XXI. mendeko emakumearen motibazioak, pozak eta nahigabeak ezagutuko ditugu.

Teatro Al Punto Producciones taldearen ikerlan baten emaitza da, Paloma Roderak antzeztua eta zuzendua.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara