Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Euskarazko jarduerak

GURE ALDETARA, NAFARROAKO EMAKUMEEN BERTSO-SAIOA EZPELETA JAUREGIAN

EZPELETAREN JAUREGIA
2021/08/20
19:30
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA DOAN EDUKIERA BETE ARTE

Abuztuaren 20an, 19:30ean, Ezpeleta jauregiko patioan, Nafarroako lau emakume bertsolari arituko dira (Sarai Robles, Erika Lagoma, Idoia Granizo eta Amaia Lasheras), ‘Gure Aldetara’ ekimenaren barruan. Ekitaldia Karrikiri Elkarteak antolatzen du, Iruñeko Udalaren laguntzarekin. Nafarroako Bertsozale Elkarteak izen bereko disko berri bat plazaratu du eta hainbat bertso saio eskainiko dira Nafarroako zenbait herritan, Nafarroako emakume bertsolariei elkarrekin kantatzeko aukera emateko helburua izanen dutenak.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatutako ‘Gure Aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak’ egitasmoak bi helburu nagusi ditu. Batetik, Nafarroako kulturaren ondare diren bertso-sorta idatziei bultzada ematea, jasotzea eta ezagutaraztea, eta tradizionalki landutako bertsoen aldaera horrek gaur egun ere lekua baduela ikusaraztea. Eta bestetik, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa ematea, proiektu honen bidez elkarren arteko sarea sendotzea eta emakumeek bertsolaritzan esateko dutenari bozgorailu bat eskaintzea.

Lanak euskarazko 14 kanta ditu, banaka zein taldeka, ahots hutsez edota musikaz lagundurik, baina denek ere bertsoa oinarri izanik. Hori dela eta, Nafarroako emakume bertsolarien aniztasuna du muinean. Bai plazan era profesionalean, bai aldizkako parte hartzean zein bertso eskoletan jarduten diren emakumeen ahotsak biltzen ditu CD honek; belaunaldi, eskualde eta ibilbide desberdinetako bertsolariak dira parte-hartzaileak.

Itzuli edukiaren hasierara