Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Euskarazko jarduerak

IBIL BEDI: BELTXARGA BELTZA

2021/06/24
19:30
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera librea, lekuak bete arte.

Programa

Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost gaztek osatzen dute Ibil Bedi taldea. Iruñean “Beltxarga beltza” diskoa aurkeztuko dute. Kantu eta Hitza, Iruñeko Udalaren euskarazko musika zikloko azken kontzertua izanen da, ekainaren 24an, 19: 30etan, O-ko Andre Maria plazan.

2019ko ekainean kaleratu zuten lehenengo diskoa Berandu baina garaiz izenpean. Urte horren hondarrean bertan Bide Zuzena-Teilaturantz kantu bikoitza atera zuten, oraingoz taldearen bideoklip bakarraz lagunduta. Aurten ikusi du argia taldearen bigarren lan luzeak: Beltxarga Beltza, konfinamenduarekin batera hondutako hamaika kantu biltzen dituena.

Maitasunaz mintzo dira, zalantzez, ezustekoez, galeraz eta bizitakoez gehienbat. Kantuak, orokorrean, poparen bueltan ibiltzen dira, nahiz eta bestelako ukitu batzuk soma daitezkeen zenbaitetan.

Amets Aranguren Arrieta: saxoa, ahotsa eta teklatua

Eder Escalera Llorente: bateria

Javier Larrañeta Iribarren: baxua

Ibai Osinaga Gogorcena: gitarra eta ahotsa

Areta Senosiain Elorza: biolina eta teklatua

KASU: Euria eginez gero, kontzertua Erraldoien Txokoan izanen da, Descalzos karrikan.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara