Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Haurrentzako programa

ILARGIAREN ATZEAN

ITURRAMAKO CIVIVOXA
2021/04/17
18:00
COMPAÑÍA MALASPULGAS
IZEN-EMATEA / SALMENTA

3 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

IKUSI PROGRAMAINSKRIPZIOA URTARRILAREN JARDUERAK

ITURRAMAKO CIVIVOXA. APIRILA 17, LARUNBATA. 18:00 EUSKARAZ

Haurrendako Antzerkia. Ilargiaren Atzean. Compañía Malaspulgas.

3 €.Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

ILARGIAREN ATZEAN
(Liburuaren Nazioarteko Eguna)
>
Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolaturiko Haurrentzako XVIII. Antzerki Testu Lehiaketaren irabazlea.

Ilazki, bere ama Grazianarekin bizi den 9 urteko neska bat da. Grazianak, hitzen sorgina da eta herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, txaketak, galtzerkiak… ehuntzen (josten) ditu. Ilazkiren pasioa egurra lantzea da. Horregatik bakar-bakarrik igaroten duen denbora luzea, egurra zizelkatzen pasatzen du. Urtero, San Juan gaua iristen denean, Ilazkik ezinezkoa den desio berbera eskatzen du. Ahizpa bat eduki nahiko luke elkarrekin denbora pasatu eta jolastu ahal izateko. Ilargia eta mamurroei esker Ilazkiren desioa betetzear dago. Basoaren erdian munduan bakarrik geratu den 7 urteko neskatxa bat topatuko du Grazianak. Hilal deitzen da eta ahizpa, ama eta familia baten beharra dauka.

+5 urtetik gora, heldu batek lagunduta

Antzezlanaren ostean konpainiarekin topaketa izanen da


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Itzuli edukiaren hasierara