Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

IRUÑA JAZZ BIG BAND MEETS MARTA MARIN & CANDELA MARIN

2021/07/29
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera librea lekuak bete arte.

Uztaileko ostegunetan, arratsaldeko 8etatik aurrera, jazz doinuez eta melodiez bustitzeko aukera izan dugu Ziudadelan, jazz klasikoenetik hasi eta egungo jazzaren abangoardia sortzailera. Iruña Jazz Big Band-ek emanen dio akabera udako ziklo honi, Marta Marín eta Candela Marínekin batera, uztailaren 29an, Ilja Reijngoud-en musika lanak interpretatuko dituztela. Sarrera librea lekuak bete arte.

Pamplona Jazz Big Band/Iruña Jazz Big Bandak eskarmentu handieneko jazz musikari nafar batzuk biltzen ditu, gure lurraldeko jazz musikari belaunaldi berriekin batera. Iñaki Rodriguezek zuzendutako talde honek Nafarroako jazzlari gazteak eta Nafarroako kontserbatorioetako ikasleak elkartzen ditu. Haien ibilbide laburrean, maila handiko artisten zuzendaritzapean lan egin izan dute, Ramon Cardo eta Ilja Reijngoud kasu, eta beste batzuekin batera ere aritu, hala nola Deborah Carterekin Christmas Songs ikuskizunean.
Kontzertu honetan, Pamplona Jazz Big Band taldeak Ilja Reijngouden moldaketak eta konposizioak joko ditu. Konpositore hori, hain zuzen, Europako Big Bands hoberenetarako konposizioak egin ditu, hala nola WDR Big Banderako. Sari franko jaso ditu: THELONIOUS MONK BMI COMPOSITION AWARD, USA 2003; EDISON AWARD, The Netherlands 2009; eta LATIN GRAMMY AWARD, Brasilgo Ivan Linsen albumarekin, besteak beste.
Marta Marín eta Candela Marín abeslari gazteak dira eta, halarik ere, heldutasun handia erakusten dute. Haien ahotsak bikain egokitzen dira Reijngouden moldaketa eta konposizioetara, funk, swing, jazz-rock, musika brasildar eta latin-jazz estiloetan oinarrituta.  Kontzertuan, Yves Montand, Charles Mingus Moacir Santos, Bill Witters, Horace Silver edo Duke Ellington musikarien moldaketak ere entzun ahal izanen dira.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara