Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

KATANGA DUB

SAN PEDRO ZUBI ZAHARRA (ARROTXAPEA)
2021/08/13
20:00
KATANGA DUB
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera doan, edukiera bete arte

Ikusi liburuxka

SAN PEDRO ZUBI ZAHARRA (ARROTXAPEA). ABUZTUA 13 OSTIRALA. 20:00

Kontzertua. Katanga Dub

Sarrera doan, edukiera bete arte

Enklaves Jaialdi berria da eta hiriko leku paregabeak ikustarazi nahi ditu, hiriaren lurralde barnean. Horrela, leku horiek eszenapaisaia ezin hobeak dira, ikusleak eta musika arloko artistak topatzeko, gure hiriak musikagintzan duen sorkuntza eta aniztasuna gozatze aldera. Sei leku eta tokiko sei musika-proposamen, estiloz eta formatuz ezberdinaz, Iruñeko entzumen mapa sortzen laguntzeko.

KATANGA DUB

Katanga Dub-ek “Festejemos la vida” baliatu nahi du, erritmo afro-karibetarreko eta kadentzia sentsualez beteriko kontzertua goza dezazun, aulkian eserita egonik ere, mugi zaitezen. Musikak paisaiar¡ darion edertasunarekin eginen du dantza alaitasunezko itsaso batean murgiltzeko. Katanga Dub bikote musikala Iruñean sortu zen 2019an, Ibaiertzean Jaialdiaren baitan. Orduz geroztik, paregabea da eskaintzen duen esperientzia musikal bakoitza, sustrai afrokaribetarren bizi-indarrari eutsita, erritmo horiek baititu sorkuntza- eta inspirazio-iturri.

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara