Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Errezitaldia

Kax-Kax-Kax, Kondestablearen Jauregian

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Ateneoak doako emanaldia antolatu dute euskaraz, Katixa Agirre eta Maite Larbururen eskutik, urriaren 8an, ostirala, 19: 30ean, Kondestablearen Jauregian.

LABURPENA

Kax-kax-kax! Nor da? Txiste baten hasiera. Kax-kax-kax! Nor da? Urak apurtu eta banator mundura. Kax-kax-kax! Nor da? Beste ate bat. Eta beste bat. Zer da bizitza ba? Ateen segida. Batzuk zabaltzen dira, beste batzuk ez, zabaldu arren batzuetan, atalasean geratzen gara, ezin ausartuta. Kax-kax-kax! Nor da? Atea igarotzera goaz baina oina geratzen zaigu atrapatuta. Ate birakariak zer dira ba? Behin eta berriro kontatzen diren txisteak. Kax-kax-kax edo kar-kar-kar? Atea jo dut eta ireki egin da. Nor da? Barrutik ari nintzen deika.

Katixa Agirre eta Maite Larburu ateen bueltan ibiliko dira, kontu eta kantu. Baina nork kantatuko du zer? Nork kontatu? Kantuak kontu, lurrikaren ostean ateburuak besterik ez dira geratzen zutik. Hala dio esamolde zaharrak. Baina ez sinetsi kontatzen dizuten guztia, ez baita beti egia… Sartu barruraino edo kanpoan geratu… badaezpada ere!

Itzuli edukiaren hasierara