Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Taillerra

KLIK! SORTU ZEURE MARRAZKI-KAMERA

EZPELETA JAUREGIA
2021/08/05
18:30
KALIGRAMAK ETA ART CINCO
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan, aurrez izena emanda

Ikusi liburuxka

EZPELETA JAUREGIA (PATIOA). ABUZTUA 05 OSTEGUNA. 18:30
TALLERRA: ¡KLIK! SORTU ZEURE MARRAZKI-KAMERA. KALIGRAMAK Y ART CINCO

6 urtetik gorako haurrendako lantegia

Doan, aurrez izena emanda

KLIK! SORTU ZEURE MARRAZKI-KAMERA

Oporrez, bidaiez eta familiaz gozatzeko egunak direnez, hona hemen lantegi bat marrazki-kamera bat egiteko. Tresna egokia da udako unerik jostagarrienak eta gogoangarrienak betikotzeko. Kamera bat muntatuko dugu atalez atal, hau da, argazki-kameraren itxura duen kutxatxo bat, eta behar den guztiaz hornituko dugu funtzionarazteko. Mira egiteaz gain, objektiboa, botoiak, flasha eta beste jarriko dizkiogu, eta garrantzitsuena, margo sorta bat eta paperezko karrete bat ere, nahi dugun guztia marrazteko! Horrela, gure udako oroitzapenak marrazkira ekarri, gorde eta etorkizunean ikusiko ditugu.

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara