Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Antzerkia

KOPAZ KOPA, ANTZERKI AROA

‘Kopaz Kopa’ da Nafarroako Antzerki Eskolan urriaren 20an, 19: 00etatik aurrera, Ados Teatroak euskaraz taularatuko duen antzezlanaren izenburua, Iruñeko Udalak udazkenerako prestatu duen Antzerki Aroa zikloaren barruan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izanen dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

LABURPENA

Zer gertatzen da berrogeitaka izan eta aurrerantzean inork ez dizula zu-ka egingo konturatzen zarenean? Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, galdera horri egingo diote aurre, bakoitzak bere moduan.
Bikote bitxia osatzen dute lagun biek. Izan ere, porrot egindako grinak eta gaztaroa pasatu izana dira biek komunean duten bakarra. Balantzaka dabiltza biak ere, modu arriskutsu eta komikoan adin-krisialdi horretan. Miguel, dibortziatu deprimitua, idazle zapuztua eta ardozale amorratua, ezkor hutsa da. Andres, ezkontzekotan dagoen aktore zapuztua, limurtzaile hutsa.
Bien artean erabakitzen dute astebeteko bidaia egitea, Andresen ezkondu aurreko agur festa gisa. Biek daramatzate kopaz kopa euren segurtasun gabeziak arrastaka, zerbaiti heldu nahian, bizirik sentiarazi eta eskastasunari ihes egiteko aukera emango dien zerbaiti.


Egilea: Rex Pickett
Zuzendaritza: Garbi Losada
Egokitzapena: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria
Euskarazko bertsioa: Ane Labaka
Antzezleak: Ainhoa Aierbe, Asier Sota, Ainara Ortega, Iñigo Aranbarri
Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
Musika eta soinu espazioa: Javier Asín
Eszena espazioa: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria
Jantzigintza: Tytti Thusberg

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara