Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Haurrentzako programa

LA COCINA

MENDILLORRIKO CIVIVOXA
2021/05/09
10:30 + 12:30
TELONCILLO TEATRO
IZEN-EMATEA / SALMENTA

3 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

MENDILLORRIKO CIVIVOXA. MAIATZA 9, IGANDEA. 10:30 + 12:30

UMETXOENDAKO ANTZERKIA. La cocina. Teloncillo Teatro

3 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

LA COCINA

Valladolideko Calderón Antzokiarekin batera ekoiztua.

Sukaldea, bero, kolore, zapore, usain… emailea da. Hartan lehen testurak eta lehen zaporeak ezagutzen ditugu, ezagutzen dugun lehen laborategia baita; leku horretan haurtzarotik dugu janaria langai, bai eta objektuak, zentzumenak eta beste ere.
Gure sukalde berezian sartzera gonbidatzen zaituztegu: denoi ezagunak egiten zaizkigun trastez eta tresnaz beteriko lekua; koilararekin eta sardexkarekin begietatik jaten diren hitzak kuzinatzeko lekua; toki horretan, gainera, hegan egiten dute xigorgailuek; dantza, espeziek; pertika-jauzia, baratxuriek, eta mmm… usaina, beti elikagarri!
Poesia, musika eta abestiak dira arras menu goxoa prestatzeko erabiliko ditugun osagaiak. Nahi duzue? On egin dagizuela!

1-3 urte, heldu batek lagunduta


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Itzuli edukiaren hasierara