Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA ZIUDADELAN

Abuztuaren 20ko kontzertuan Nafarroako Orkestra Sinfonikoa izanen da protagonista, 20:00etan, Ziudadelan. Oraingo honetan Cecilia Bercovich eta Santiago Blancok eginen dituzte orkestraren zuzendari lanak. Kontzertua Marta Juaniz aktoreak aurkeztuko du, eta Jenkins, Dvorâk, Gershwin, Mancini, Pachelbel edo Strauss-en lanak entzun ahal izanen dira, besteak beste. Kontzerturako sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, leku guztiak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira.

PROGRAMA

Karl Jenkins (1944):
Palladio

Antonín Dvořák (1841-1904):
Serenata Mi Maiorrean, op. 22

Varios (Gershwin/Mancini/Arlen/Youmans):
Musika-bouqueta

Johann Pachelbel (1653-1706):
Kanona Re-n

Richard Strauss (1864-1949):
Suitea Sib maiorrean, op. 4

Tielman Susato (c.1510/15—1570):
“Basse danse bergeret” dantza errenazentista

Henri Tomasi (1901-1971):
Fanfares liturgiques

Aaron Copland (1900-1990):
Fanfare for the Common Man

Koronabirusaren pandemia eta gero, egungo araudiak markatzen dituen segurtasun-eta higiene-bermeekin bat antolatu da programa. Horretarako, Ziudadelan instalatutako barrutian sarrerak eta irteerak erregulatuko dira. Ateak ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago irekiko dira. Eseri arte maskara jarrita eraman beharko da, eta segurtasun-tartea gorde uneoro. Sarrerak eta irteerak bereizita egonen dira eta esparruan gel hidroalkoholikoa egonen da ikusleen eskura.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara