Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Hitzaldia

BIDAIA HANDITAN ABIATZEN DA NUP

Kondestable Civivoxeko Ekitaldi-aretoak BIDAIA HANDITAN ABIATZEN DA NUP hitzaldien zikloa hartuko du, urriaren 13tik azaroaren 10ra (asteazkenetan). 19:00etan. Sarrera librea, aretoa bete arte. Jarduera hau NUPeko Liburutegiaren Giza Zientzien Bulegoaren ekimenez eginen da. Hizkuntza: hitzaldi guztiak gaztelaniaz emanen dira.

Literaturaren eta zinemaren bidez ekartzen ditugu gogora gizateriaren bidaiak; gertaera historikoetara eramaten gaituzte, urruneko tokietara, gure mundu honen eta gure parte den unibertsoaren ikuskera sakonagoa izaten laguntzen diguten abenturetara. NUP-EKO KULTUR PROIEKTUEN 2021eko DEIALDIAN AUKERATUTAKO JARDUERA.

PROGRAMA

Urriaren 13an . Juan Manuel Errea Argaiz. Merkataritza ontzidiko pilotua eta Nafarroako Eskola Nautikoko zuzendaria.
Magallaes eta Elkano: goranahiaren ausardia. urteurrena.
Urriaren 20an . Pitxi Eguillor Ulzurrun. Goi mendiko gida
Pirinioen eta Himalaiaren artean.
Urriaren 27an. Ignacio Oficialdegui López. Teknologia Eolikorako eta Fotovoltaikorako zuzendaria Acciona Energy enpresan
Antartika esploratugabera espedizioa 2018-19. Bizitza posible ez den tokian esploratzen.
Azaroaren 3an . Javier Armentia Fructuoso. Iruñeko Planetarioko zuzendaria
Espazioari buruzko ametsa.
Azaroaren 10ean. Eloísa Ramírez Vaquero. Erdi Aroko Historiako katedraduna NUPen
“Lurraren bukaerarainoko” bidaia (Finisterreraino): Santiago bidea Erdi Aroan.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara