Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

THE TITANIANS, SAN JOSE PLAZAN

The Titanians iruindarren reggae-soinuak entzuteko parada, uztailaren 20an, San Jose plazan, 20:00etatik aurrera, Musika-aretoak kalean zikloaren barruan. Sarrera doakoa izanen da, leku guztiak bete arte. Kontzertua Garazi tabernak babesten du (Calderería kalea, 36).

The Titanians Iruñeko Roots Reggae taldea Zero Koma Reggae Band izenarekin sortu zen (2015era arte). Urte hauetan zehar tokiko festa askotan eta zenbait jaialditan parte hartu izan du, betiere kultur eszena jamaikarra gure hirian finkatu eta handitzeko asmoa hartuta. 

Iruñeko Udalak atari zabaleko 13 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak udan eginen dira, asteartero, 20:00etan, ekainaren 15etik irailaren 14ra bitarte, Burgoen plazan, Jito Alain, San Jose Plazan, Salestarren patioan, O-ko Andre Mariaren plazan eta Taconeran, eta sarrera librea izanen da edukiera bete arte.

The Titanians-en kontzertuaren ondoren beste hauenak datoz:  Lehiotikan, Toifelthal, Exnovios, Lobos negros, Rio Arga, Gregario de Luxe, Jon Ulecia & Cantina Bizarro eta Guarimba.

Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & roll, folk rock, hard rock, reggae fusion, punk, heavy metal, pop shoegaze, rockabilly, indie pop, soul eta cumbia electronikoa. Ekimenean parte hartuko duten aretoak hauek dira: Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula eta Katakrak.

KONTZERTUAK

Ekainak 15 . Zentral. SIMONA. r n b. Burgoen Plaza
Ekainak 22. Terminal. IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK. folk rock. Jito Alai
Ekainak 29. Subsuelo. LEMON Y TAL. pop rock. San José Plaza
Uztailak 13. Infernu. THE LIZARDS. hard rock. Jito Alai
Uztailak 20. Garazi. THE TITANIANS. reggae fusion. San José Plaza
Uztailak 27. Akelarre. LEHIOTIKAN. Punk. Salesianaseko patioa
Abuztuak 3. Krawill. TOIFELTHAL. heavy metal. Jito Alai
Abuztuak 10. Cavas. EXNOVIOS. pop shoegaze. O-ko Andre Maria Plaza.
Abuztuak 17. Toki Leza. LOBOS NEGROS. rock n roll, rockabilly. Takonera
Abuztuak 24. Txintxarri. RIO ARGA. indie pop. O-ko Andre Maria Plaza
Abuztuak 31. Rockcollection. GREGARIO DE LUXE. Soul. Takonera
Irailak 7. Nebula. JON ULECIA & CANTINA BIZARRO. Rocka. O-ko Andre Maria Plaza
Irailak 14. Katakrak. GUARIMBA. cumbia electronikoa. O-ko Andre Maria Plaza

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara