Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

LES MADELEINES DE POULPE, KADAVRESKYREN ESKUTIK, ZIUDADELAN

2021/08/09
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Abuztuan berriz ere eginen da Harresietako Jaialdia, astelehenetik ostiralera, abuztuaren 2tik 19ra, Ziudadelan. Abuztuaren 9an, 20:00etatik aurrera, ‘’Les madeleines de Poulpe’ obraren txanda izanen da, Kadavresky konpainiaren eskutik. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Les Madelines de Poulpe diziplina anitzeko performancea da, kale-antzerkian eta zirku garaikidean inspiratzen dena. Bost artistek kabaretaren, burlesque ikuskizunaren eta zirku tradizionalaren kodeak erabiltzen dituzte, baina beti kutsu berria emanez eta horiek modu komikoagoan landuz. Kadavresky Frantziako konpainia bat da, 2012an bost zirku-artista gaztek sortua. Bere ikuskizunetan aireko akrobaziak, musika eta zirkua nahasten dira.

Itzuli edukiaren hasierara