Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Haurtxoendako antzerkia

MAPPING JAIALDIA. UMETXOENDAKO ANTZERKI-IKUSKIZUNAK. SUSURROS DEL BOSQUE (12:30)

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2021-11-27, 12:30 – 13:15

SUSURROS DEL BOSQUE. ANIMACJI (Polonia). MAPPING JAIALDIA. UMETXOENDAKO ANTZERKI-IKUSKIZUNAK. 3 €. Aurrez izena emanda. 1-3 urte, heldu batek lagundurik (gehienez, heldu bat umetxo bakoitzarekin).
Basoak kontatu nahi dizkigun istorioak entzuteko gonbidapena da. Izan ere, molde poetikoan, hitzez, soinuz eta irudiz, gonbit egiten dio ikusleari zuhaitzen munduaren eta bertako bizilagunen aberastasuna ezagutzera. Txotxongilo eder bizidunak, irudi harrigarriak, soinu harrigarriak: basoaren magiak hori guztia sentiaraziko dizu, basoan ibiltzeko gogo handiagoa eraginda, begiak, belarriak eta bihotza are irekiago eramanda. Ikuskizunaren inspirazio nagusia Simona Kossak-en eta Peter Wohlleben-en liburuak dira. Idazleok haurrak nahiz helduak liluratu eta erakartzen dituzte, basoari eta bertako bizilagunei buruzko istorioekin, inguratzen gaituen naturaren berezitasuna eta konplexutasuna erakutsita, eta basoa xuxurlatzen saiatzen ari zaiguna entzuteko dugun gaitasunaren garrantzia nabarmenduta.
Zuzendaria: Alicja Morawska-Rubczak Eszenografia eta jantzi-diseinua: Barbara Malecka Musika: Waclaw Zimpel Bideo-emanaldiak: Paulina Ptaszynska eta Bartosz Posacki. Interpreteak: Julianna Dorosz, Aleksandra Leszczynska eta Marcel Górnicki.

Itzuli edukiaren hasierara