Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Euskarazko jarduerak

MARIA RIVERO & TRIBU BANDA: PARENTESIAK

2021/05/27
19:30
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera librea lekuak bete arte

Programa

Maiatzaren 27an, Maria Rivero & Tribu Banda O-ko Andre Mariako Plazako eskenatokira igoko da, arratsaldeko 7,30etan, Iruñeko Udalak euskal musikari eskaintzen dion Kantu eta Hitza programaren barruan.

Bakarkako bidetik Parentesiak diska berria aurkeztu zigun Mariak 2020ko martxoan, pandemiaren erdian eta etxean konfinaturik geundela. Diska berri honetan bere alderik intimoena erakutsi digu, doinu lasaiak, letra sakonak eta erritmo berriztuekin dator bizkaitarra. Tribu bandarekin batera mimoz landutako zuzenekoa, intimoa baina freskoa, biluzia baina sendoa. Finean, urteetako esperientziaren eta esfortzuaren erakuslehio den ikuskizun ausarta eskeintzen digu.

Maria Rivero: ahotsa, kitarra eta teklatua.

Eriz Perez: kitarra elektrikoa

Josean Valle: teklatua

Gorka Chamorro: perkusioa

Kasu: euria eginez gero, ekitaldia Descalzos karrikako Erraldoien Txokoan izanen da.

BIDEOA: María Rivero, Arina

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara