Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Música

MARIPOSA NEGRA

ITURRAMAKO CIVIVOXA
2021/05/28
19:30
ZARYS FALCÓN
IZEN-EMATEA / SALMENTA

3 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

ITURRAMAKO CIVIVOXA. VIERNES 28 MAYO. 19:30.

Opera esperimentala. Femkultur. Zarys Falcón

3 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

FEMKULTUR

Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira.
Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emanen dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musikaproposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.
Jaialdiak munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionalean ere.

MARIPOSA NEGRA
>
Opera esperimentala

Kolonbiako “Tximeleta madarikatua” elezaharrean inspiratua da, hots, sorginen eta zimarronen arima galduak, hil ondoren paradisuan sartzerik ez zutenak; beraz, tximeleta beltzen itxura hartuta itzultzen ziren, heriotzaren iragarle.
Aurreiritziez eta beldurrez haratago, mugimenduak cumbiambera dantzarien magia dauka gordea; horrela, esklabotzari eta gerrari aurre egin ondoren, Mariaren Mendietan birsortu ziren beren dantzen eta kantuen bidez.
Haien oihartzunak gaur eguneraino egiten du durundi, nahiz eta arrazakeriak eta sarraskiak eragotzi diguten haien fluxuaren eta sendaketaren balio kolektiboa estimatzea.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Itzuli edukiaren hasierara