Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Bisita gidatua

MENDILLORRI AUZO BERDEA ETA BIZITZA ASKOREKIN!

MENDILLORRIKO CIVIVOXA
2021/06/05
11:30 + 17:30
AITOR GARCÍA ETA EIDER ETXEBERRIA. LA MUTILHUERTA
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

MENDILLORRIKO CIVIVOXA. EKAINA 5, LARUNBATA. 11:30-13:00 (EUSKARAZ)

MENDILLORRIKO CIVIVOXA. EKAINA 5, LARUNBATA. 17:30-19:00 (GAZTELANIAZ)

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Familiendako bisita. Aitor García eta Eider Etxeberria. La Mutilhuerta

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU

Datorren Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izanen da, jendea gure planeta babestu beharraz kontzientziatzeko.
Arnasten dugun airea, edaten dugun ura, jaten ditugun elikagaiak, Lurrean bizitza ahalbidetzen duen klima…. Hori guztia gure naturaren mendean dago. Eta, hala eta guztiz ere, oraindik ere gaizki tratatzen dugu.
Gugan barneratu behar dugu gure planeta ez dela baliabide-iturri agortezina; beraz, baliabideak zentzuz erabili beharko ditugu, murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz.
Hori dela eta, Mendillorriko Civivoxak jarduera sorta bat antolatu du Ekainaren 2tik 12ra, gure auzoko ingurumena eta naturguneak zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko, eta horretarako, oso garrantzitsuak dira gure egunerokotasunean egin ditzakegun keinu txikiak.

MENDILLORRI AUZO BERDEA ETA BIZITZA ASKOREKIN!

Auzoko bizilagunak, badakigu gustura egoten zaretela arratsaldea lakuan eserita edo ibilaldi bat egiten, baina al duzue inguruan duguna? Ikertu eta ezagutu gure hiriko fauna eta flora: espezie autoktonoak, exotiko inbaditzaileak, polinizatzaileak, aisiarako eta elikadurarako landareak eta beste bitxikeria asko. Anima zaitez eta ezagutu berriro gure auzoko berdeguneak!

9 urtetik gora, heldu batek lagunduta

Itzuli edukiaren hasierara