Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Antzerkia

PRIMERA FILA Y CENTRADO

Azaroaren 11n, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Primera Fila y Centrado taldeak El don de la risa obra antzeztuko du, Sanduzelaiko Civivoxean, 20:00etatik aurrera. Mikel Aguirrek zuzentzen du Darío Fo eta Franca Rameren No hay ladrón que por bien no venga obrari egindako omenaldia.

SINOPSIA

Garai ilunenak igarotzen ziren Bigarren Gerraz geroztik, Darío Fok eta bere bizitzako bidelagun Franca Rame aktoreak No hay ladrón que por bien no venga obra lau eskutara idatzi zutenean. Inkongruentzia sozial eta kulturalez beteriko Italian, Vietnamgo Gerraren oihartzunak eta Parisko 68ko maiatza fresko baino freskoagoak ziren oraindik ere etorkizunarekiko itxaropentsu zeuden artista eta gazteen buruan. Anekdota sinplea da: gizon bat departamentu batean sartzen da hura erasotzeko; emakumeak gizona kontrolatzen du, telefonoaren bidez “bere lanera” deituta; etxeko jabea maitalearekin iristen da, telefonoa hartzen du, nahasmena sortzen da eta horrek bere emaztea erakartzen du, agertokian agertzen dena. Ondoren, dagoeneko aurkitu duten lapurraren emaztea ere agertzen da. Iruzurrak gezurrei gehitzen zaizkie, nortasunak aldatzen dira, eta, azkenik, etxeko jabearen maitalearen senarra agertzen da jada beteta dagoen apartamentuan. Hark interesdunen zirkulua ixten du, besteen joko bera jokatuz eta nahasmenduaren alde eginez, guztiei mesede egiten dien ke-laino gisa. Horrela, lapurra da azkenean jokoan parte hartzen duten guztien artean zintzoena.

FITXA ARTISTIKOA:

Zuzendaria: Mikel Aguirre

Lapurra: Mikel González

Etxeko jabea: Txetxus Sanz

Lapurraren emaztea: Marisol Cerezo

Etxeko jabearen maitalea: Marina Quintanilla

Etxeko jabearen emaztea: Loreto Jordana

Maitalearen senarra: Santi González

FITXA TEKNIKOA

Jantziak: Primera Fila y Centrado

Argiak eta soinua: Joaquim Moleiro

TALDEAREN HISTORIA

Primera Fila y Centrado taldea 2014an jaio zen, aurretik hainbat konpainiatako kide izandako antzerkigile talde bat elkartzean. Iruñeko Udalaren erakustaldian parte hartu du, honako obra hauekin: Maniatics, El Bar de los Talentos eta Al menos no es Navidad obrak antzeztu ditugu Iturramako, Sanduzelaiko eta Mendillorriko Civivoxetan, eta beste udalerri batzuetan, hala nola Antsoainen, Beriainen, Larragan eta Faltzesen.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara