Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Taillerra

EMAKUME AMANTALDUNAK

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/05/24 - 2021/05/27
18:00-20:00
SARA BRUN
IZEN-EMATEA / SALMENTA

2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

ITURRAMAKO CIVIVOXA. MAIATZA 24, ASTELEHENA + MAIATZA 27, OSTEGUNA (18:00-20:00)

Sormenezko literatur laborategia. Femkultur. Sara Brun.

2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

FEMKULTUR

Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira.
Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emanen dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musikaproposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.
Jaialdiak munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionalean ere.

EMAKUME AMANTALDUNAK
>
Sormenezko literatur laborategia
.
Emakume maiteak dauzkagu oroimenean, gure haurtzaroa maitasunez, besarkadaz eta zainketaz bete zutena. Super emakume horiek argira ateratzeko asmoz, gure bizitza hobetzen lagundu ziguten emakume haietako bakoitzari buruzko kontakizun bat idatziko dugu, ederki merezi duten omenaldia eskaintzeko.

Komeni da interesa dutenek eraman dezatela idatzi nahi duten emakumearen argazki bat lehen egunean.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara