Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

MUSYNC! ’21: LOS LAÚDES DE LA RUTA DE LA SEDA

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/03/16
19:30
ENRIQUE GALDEANO
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

IKUSI PROGRAMAINSKRIPZIOA URTARRILAREN JARDUERAK

KONDESTABLE CIVIVOXA. ARETO GOTIKOA. MARTXOA 16, ASTEARTEA. 19:30

HITZALDIA-KONTZERTUA-ERAKUSKETA ENRIQUE GALDEANOREN ESKUTIK

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

LOS LAÚDES DE LA RUTA DE LA SEDA

Zetaren Bidea merkataritza-bide hutsa baino gehiago izan zen, kultura eta tradizioak Ekialdearen eta Mendebaldearen artean ibiltzeko bide garrantzitsua izan baitzen.
Irudi eta egiazko instrumentuen bidez, hitzaldian lautearen familiako instrumentuak erakutsiko dira, askotarikoak: Europakoak, Txinakoak, Ekialde Ertainekoak eta Erdialdeko
Asiakoak. Aldi berean, merkataritza eta kultur bideak zeharkatzen dituen lekuetako gai tradizionalen interpretazio txikiak eginen dira. Konparaziora, Europako Erdi Aroko
gaiak joko ditu, bai eta Turkiako, Azerbaijango, Persiako, Afganistango, Uzbekistango, Indiako eta uigurren tradiziokoak ere, leku bakoitzeko laute bereizgarriak interpretatuta. Era berean, instrumentu familia bakoitzaren lotura eginen da, jatorriak eta bilakaera azterturik, dela Europako Erdi Aroko pinturan eta eskulturan aurkitutako ikonografiaren bidez, dela
Persiako eta Indiako miniatuaren bitartez, dela Erdialdeko Asiako Islamaren aurreko eskulturaren bidez.

Hitzaldian laute sorta ederra erabiliko da: laute europarra, bai Erdi Arokoa, bai Errenazimentukoa, oud, kopuz, setar, tar persiarra, tar azeriarra, rawap uzbekiarra, Herateko rubab, Herateko dutar, Kabuleko rubab, Kaxmirko rubab eta rawap uigurra.

Enrique Galdeano Aguirre musikari espezializatu bat da hari pultsatuko instrumentu etnikoen eta antzinakoen interpretazioan. Hori dela eta, molde askotako proiektu ugaritan aritu da lankidetzan; esate baterako, Erdi Aroko eta Errenazimentuko musika taldeekin, hala nola Ensemble Durendal, Ensemble Guillaume Machaut eta Música Reservata-rekin. Bestalde, Ensemble Uqbarnagh taldearen sortzailea, Erdi Aroko errepertorioa jotzen du talde horrekin, bai eta musika klasiko persiarra, azeriarra eta afganiarra ere.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Itzuli edukiaren hasierara