Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

MUSYNC! ’21. PACO DE LUCÍA: LA BÚSQUEDA

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/03/15
19:30
Sergio Barcellona.
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

IKUSI PROGRAMAINSKRIPZIOA URTARRILAREN JARDUERAK

KONDESTABLE CIVIVOXA. MARTXOA 15, ASTELEHENA. 19:30

DOKUMENTAL EGILEA: CURRO SÁNCHEZ VARELA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

PACO DE LUCÍA: LA BÚSQUEDA
>
Proiekzioa eta aurkezpena

Dokumental bikaina, film dokumentalik onenarendako Goya Saria irabazitakoa 2015ean. Gitarrista bikainaren ibilbidea kontatzen du, 2010 eta 2014 artean egindako hainbat elkarrizketaren bitartez. Pacok gitarra bat lehen aldiz eskuetan hartu zuenean hasitako ibilbidea da, 7 urte soilik zituela, eta bere azken diskoraino iristen da, “Canción Andaluza”. Lanean ederki kontatua dago nola aritu zen 60 urtean baino gehiagoan bilaketan eta musika ikerketan, ezarritakoaz haratago jo nahian beti, den-dena protagonistaren eta bidelagun izaniko musikarien ahotsean grabatua. Horri esker, ikuspegi hurbila eta
ezezaguna jasoko dugu XX. mendeko musikaren figurarik garrantzitsuenetako bati buruz.

Dokumentala Sergio Barcellonak aurkeztuko du.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Itzuli edukiaren hasierara