Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Euskarazko jarduerak

NORABIDE GUZTIAK

Bihotx taldeko hiru musikariek txalaparta kontzertu berezia ekarriko dute Sanduzelaiko Civivoxera, maiatzaren 14an, arratsaldeko 19:30etan Txalaroa zikloari akabera emateko. Kontzertuarekin batera, perkusiozko musika tresna honen inguruko ixtorio bat kontatuko dute.

Bihotx gara eta istorio bat kontatzera gatoz: txalapartak, Euskal Herri musikaren oinarri den tresna honek, izan ditzakeen norabide desberdinak erakustea. Joera tradizionalenetik hasi eta doinu moderno etagaraikideenekin amaitu arte. Txalapartak denboran zehar izan duen garapena erakusten
dugu, betiere umore apur batekin. Bestalde, era askotako joaldiak beste instrumentu, dantza eta kantuekin uztartzen ditugu, momentu gozoak sortuta.

TALDEKIDEAK: GEMA INES MURILLO, LARA MITXELENA MARTIN ETA IXIAR JAUREGI LOIARTE.

Itzuli edukiaren hasierara