Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Euskarazko jarduerak

PETTI: MANIPULAZIO ESTRATEGIAK

2021/06/10
19:30
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera librea lekuak bete arte.

Programa

Berako Petti musikari eta kantautorea Iruñera itzuliko da ekainaren 10ean, “Manipulazio estrategiak” disko berria eskuan duela, Iruñeko Udalaren Kantu eta Hitza programazioaren barruan. Kontzertua arratsaldeko 7 eta erdietan hasiko da.

Juan Luis Perez Mitxelenak ‘Petti’ izenez aurkezten du bere burua musikaren munduan. Duela 21 urte atera zuen bere lehen diskoa, eta ‘Manipulazio estrategiak’ hamahirugarrena du. Bide horretan, estilo ugari landu ditu, eta nortasun handiko kantutegia osatu du. Bere ezaugarri bereizgarriak erraietatik sortzen zaion ahotsa eta gitarra jotzeko trebezia dira.
Pentsamendua, poesia eta doinua; hirurak batzen ditu Pettiren azken proiektuak. Hain zuzen, komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituen estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk. Gogoeta horiek bere egin, alanbikatu, eta hitz eta musika bihurtu dituzte Harkaitz Cano idazleak eta Pettik.

Petti: ahotsa eta kitarra
Joseba Irazoki: kitarra
Iñigo Telletxea: baxua
Igor Telletxea: Bateria
Juantxo Zeberio: teklatuak
Alejandro Saul Martínez: txeloa

KASU: Euria eginez gero, kontzertua Descalzos karrikako Erraldoien Txokoan izanen da.

BIDEOA: PETTI, MANIPULAZIO ESTRATEGIAK, ZALDI EMOZIONALAK

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara