Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Dantza

PIECE DU POKET, CORPS CRÚ, BARBACOA ETA JUDITH SÁNCHEZ, JITO ALAI PILOTALEKUAN

JITO ALAI
2021/08/14
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA EDUKIERA BETE ARTE

‘Dantza zoroan’ jaialdiaren bigarren hitzordua abuztuaren 14an izanen da, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Jito Alai pilotalekuak nazioarteko ibilbide bat proposatuko du, dantza ildo nagusi gisa duela. Honako lan hauek antzeztuko dira: ‘Piece du Poket’ (Cie Rue de Serendip), ‘Corps crú’ (Alec Letcher), ‘Barbacoa’ (Rafael Ferreira), eta Judith Sánchez gehi musikari gonbidatua.

PIECE DU POKET, RUE DE SERENDIPEREN ESKUTIK

Rue de Serendip dantza garaikideko konpainia bat da eta Prunelle Bryk (Kaledonia Berria) eta Tristan Bénonek (Suitza) sortu zuten. Haren helburua da herritarrak dantzara hurbiltzea, hainbat bitartekaritza-ekintzaren, ikuspuntu artistikoen eta sormen-prozesuaren bidez.

CORPS CRÚ, ALEC LETCHERREN ESKUTIK

“Corps cru” istoriak gorputzaren jatorrizko egoera islatzen du. Zer dio gorputzak ezer esaten ez duenean?

Alec matematikaria eta dantzaria da, eta Iruñeko La Faktorian graduatu berria. Corpus cru bere lehen sorkuntza da, solo luze bat, zeini buruz hamabost minutuko bertsioa eskainiko baitu ‘Dantza zoroan’ jaialdian.

BARBACOA, RAFAEL FERREIRAREN ESKUTIK

A B surdoa, ez naiz gorra, ez gizon, ez emakume. Absurdoa naiz, biak eta bietako bat ere ez. Barbakoa bat duen izakia naiz, «hura» izenaz deitzea nahi duena.

Rafael Ferreirak 21 urte ditu, portugaldarra da eta Belgikan hazi zen. Dantza garaikidea ikasi zuen Bruselan eta Iruñean, La Faktorian. Beste dantza-estilo batzuk ere ikasi ditu, hala nola hip-hopa, dantza afrikarra, house…, eta horiek inspirazio-iturri izan ditu bere lanean.

JUDITH SÁNCHEZ + musikari gonbidatua

Judith Sanchez Ruiz Berlinen bizi den zuzendari, koreografo, irakasle eta inprobisatzailea da. Sasha Waltz & Guest, Trisha Brown Dance Company, Mal Pelo eta DanzAbierta konpainietako kide izan da. David Zambrano, Jeremy Nelson eta Luis Malvacias, DD Dorvillier Deborah Hay bezalako koreografo independenteekin ere lan egin du. 2012tik, Edivaldo Ernestorekin kolaborazio koreografikoak egin ditu. JSR Companyk hainbat lan aurkeztu ditu berriki: Micro Revolution, ACUD, Sebastian Schunke Meets JSR, Mirror Equation inprobisazio proiektua, ENCAJE, eta duela gutxi bira bat egin du AEBetan. AEBtan bere bakarkako lana aurkeztu du eta Trisha Brownen omenez bat-bateko bikotea osatu du.

Parkour taldea: Alba Duarte, Isaac Duarte, Ander San Martin, Adriel Salazar, Tasio García eta Amets Calva

‘Dantza zoroan’ jaialdia Iruñean izanen da berriz ere abuztuan, hiru hitzordurekin: abuztuaren 7an, 14an eta 21ean, arratsaldeko zortzietatik aurrera Jito Alai pilotalekuko barruti mugatu batean, eta edukiera mugatuaz. Guztira, hamar bat konpainiak parte hartuko dute udako ohiko hitzordu horretan; konpainiak Nafarroakoak, naziokoak eta nazioartekoak dira, eta zenbait dantzari Belgikatik, Errusiatik, Suitzatik eta Frantziatik datoz.

‘Dantza zoroan’ jaialdian eskainiko dituzten ikuskizun guztiek sarrera librea izanen dute, Jito Alai pilotalekuko barrutiaren edukiera bete arte. Barrutiko ateak larunbatero arratsaldeko 19:15ean irekiko dira, emanaldiak hasi baino 45 minutu lehenago. Atari zabalean doan eskainiko den proposamen honek bat eginen du Iruñeko Udalak uda honetarako antolatu dituen hamarnaka jarduerekin, ‘Biba Iruña bizirik!’ ekimenaren barruan, zeinak kultura planak eskainiko baititu hirian udako egun guztietan.

Jito Alai frontoia prestaturik dago COVID-19az babesteko ezarritako neurriak ekitaldietan bermaturik egon daitezen. Horretarako, publikoaren espazioa espresuki diseinatu da hainbat neurri aintzat hartuta, hala nola eserlekuen arteko segurtasun-distantzia, sarbideen kontrola eta bertaratutakoen harreman-datuen bilketa. Halaber, gunean hidrogel-banatzaileak egonen dira, eta derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea.

Itzuli edukiaren hasierara