Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Haurrentzako programa

MUSIKA FAMILIARTEAN ARNASTEN: PORRUTATA, EZ PORRU EZ PATATA

EZPELETA JAUREGIA
2021/08/18
19:00
DEMODE QUARTET
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera doan, edukiera bete arte

Ikusi liburuxka

EZPELETA JAUREGIA (PATIOA). ABUZTUA 18 ASTEAZKENA. 19:00
MUSIKA FAMILIARTEAN ARNASTEN: 
PORRUTATA, EZ PORRU EZ PATATA. DEMODE QUARTET
Sarrera doan, edukiera bete arte

Guztiondako

PORRUTATA, EZ PORRU EZ PATATA (EUSKARAZ)
Ipuin musikala

Porrutata (Ez porru ez patata) Demode Quartet taldearen azken lana da eta Ezpeleta Jauregian emanen dute lehen aldiz euskarazko bertsioa Iruñean. Ikuskizunean, Jolik, Santik eta Ikerrek zuzenean kontatu eta kantatuko digute Porrutataren istorioa. Tuberkulu arraroa da, ez baita porrua, ez patata ere. Hori dela eta, baratzeko gaineko produktuen bazterkeria pairatzen du. Beren ahotsak eta instrumentuak erabiliko dituzte haren istorioa kontatzeko, baina era berean proiekzio-pantaila bat, eta han marrazki bitxiak agertuko dira gure interpreteen ahotsetan. Marrazkiek ilustratu eginen dituzte txorimalo zahar eta maitagarri batek kontatuko digun ipuin zirraragarriaren abestiak eta eszenak.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Patxi Barco.
Musika zuzendaria: Joli Pascualena.
Musikari eta aktoreak: Iker Huitzi Joli Pascualena eta Santi Romano.
Abestiak: Demode Quartet.
Ilustrazioak: Aitziber Alonso.

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Itzuli edukiaren hasierara