Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Antzerkia

SISIFOREN PAPERAK, GAYARRE ANTZOKIAN

GAYARRE ANTZOKIA
2021/05/19
19:00

Komunikabideei omenaldia egiten dien Harkaitz Canoren antzezlan honek itxiko du Gayarre Antzokian udaberriko Antzerki Aroaren edizioa. Emankizuna maiatzaren 19an izanen da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak: 15 euro.

Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz? “Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia.

Egilea: Harkaitz Cano. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Zuzendari ondokoa: Kike Díaz de Rada. Antzezleak: Anjel Alkain, Joseba Apaolaza, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti / Markos Marin, Mireia Gabilondo/Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Ikerne Giménez, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Iñaki Rikarte, Alexandru Stanciu, Dorleta Urretabizkaia. Zuzeneko musika: Ikerne Giménez. Zuzendari laguntzailea: Sara Cózar. Eszenografia: Ikerne Giménez. Jantzitegia: Ana Turrillas. Argiztapenaren eta ikus-entzunezkoen diseinua: David Bernués. Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones. Eszenatokiko eraikuntza-lanak: Mambo Decorados. Argazkilaritza: Mikel Blasco. Errejidorea: Alexandru Stanciu. Administraritza: Maite Gorrotxategi. Ekoizpen exekutiboa: Teatro Arriaga. Ekoizpen-zuzendaritza: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: Nagore Plazaola. Koprodukzioa: ANTZERKIZ (Bilboko Arriaga Antzokia/Gasteizko Principal Antzokia/Donostiako Victoria Eugenia Antzokia) eta Centro Dramático Nacional-CDN.

Antzerki Aroa Iruñeko Udalak antolatzen du, Gayarre Antzokia eta Nafarroako Antzerki Eskolaren laguntzarekin.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara